Ospe handiko hainbat Commissioning Editors-ek parte hartuko dute Donostia Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo XVI. edizioan. 2020ko irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean ospatuko da, online bidez.
Urtetik urtera gero eta gehiago dira IBAIAk Donostiako Zinemaldiko Industria Departamentuaren laguntzarekin antolatutako foro honetara etortzen diren zinema-industriako profesionalak, dokumentalen generoarekin lotura izanik eremu horretako azken joerak adituen eskutik ezagutu nahi dituztenak, eta horrela, proiektu berriak garatu eta indartzeko eta banaketa egoki bat bideratzeko baliagarri diren tresnak eskuratu nahi dituztenak.
Izan ere, dokumental bat aurkeztu nahi duten, eta harentzako Europako koprodukzioaren bila dabiltzan produktore independenteei dago zuzenduta deialdia. Foroa elkargunea eskainiko die bi aldeei, sektorearen arlo ezberdinetan diharduten profesionalei. Proiektu dokumentalen finantzatzaile izan daitezkeenak eta zinematografiaren sektoreko aditu zein profesionalak ezagutzera emateko plaza, hain zuzen ere.
2020an hautatutako proiektuei dagokionez, kalitatea eta aniztasuna izango dira nagusi. Frantziatik, Espainiatik, Armeniatik, Perutik, Brasildik, Nikaraguatik, Venezuelatik, Zambia, Qatar edo Alemaniatik iritsitako dokumental sorta honetako aleek askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola, historia, gatazka sozialak, belaunaldi-aldaketak, balioen galera, kultura-mugimenduak, eta bizitzan egin beharreko sakrifizioak. Bada, lehen mailako produktore eta banatzaile nazional eta internazionalek, salmenta-agenteek eta telebistek, dokumentalen industriaren gainean dakitena partekatuko dute hautatutako produktore eta zuzendariekin, eta azken horien proiektuek ibilbide arrakastatsuena izan dezaten, jarraibide onenak emango dizkiete.
Ospe handiko Commissioning Editors-ak dira guztiak:
- AL JAZEERA (Qatar) – Mehdi Bekkar
- ARTE FRANCE (Frantzia) – Ali Delici
- CAT&Docs (Frantzia) – Aleksandra Derewienko
- EITB (Euskal Herria)– Aintzane Pérez del Palomar
- INSTITUTE OF DOCUMENTARY FILM (Txekiar Errepublika) – Zdenek Blaha
- MOVISTAR+ (Espainia) – Cristina Merino
- NHK (Japonia) – Natsu Kawakami
- SUNDANCE INSTITUTE (AEB) – Bruni Burres
- SVT (Suedia) – Axel Arno
- TG4 (Irlanda) – Proinsias Ní Ghrainne
- THE HISTORY CHANNEL IBERIA (Espainia) – Sergio Ramos
- TREELINE DISTRIBUTION (Espainia) – Elena Mera Dios
- TVE (Espainia) – Andrés Luque Pérez
- WOMEN MAKE MOVIES (AEB) – Debra Zimmerman
- YLE (Finlandia) – Erkko Lyytinen
- QATAR INDEPENDENT DOCUMENTARY SUPERVISOR (Qatar) – Mohammed Belhaj
- MEDIAMORPHOSIS (AEB) – Ignacio Sanz de Acedo
- THE WALT DISNEY COMPANY LATAM (Txile) – Ana María Nuñez
Bi pitching jardunaldietan (irailaren 24a eta 25a), proiektu bakoitzeko zuzendariak eta produktoreak 7 minutu izango dituzte beren proiektuko potentzialitate guztiak online aurkezteko, eta paneleko kideei eta bertaratutako gainerako akreditatuei teaser-a erakusteko. Programa osatzeko, 15 minutu inguruko bilera indibidualizatuak egingo dira Commissioning Editors-en eta aurkeztutako proiektuetako ordezkarien artean, kolaborazioko, koprodukzioko edo aurrerosketako akordioen bitartez finantzaketa errazteko helburuarekin.