Ikusgai da jada Akelarre filmaren trailerra. Pablo Agueroren azken lana Euskal Herrian errodatu zuen, eta Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko sail ofizialean lehiatuko da.

1.609 urtera bidaiatuko du filmak, sorgin ehizak indarra hartu zuten garaira hain zuzen, eta eskualde txiki bateko biztanleengan jarriko du fokua. Zonaldeko gizonak itsasoz bestaldera irten dira beharrean, eta inguruan geratutako emazte, alaba eta ahizpak basoan bilduko dira ospakizun handi baterako.

Rostegi epailea da Erregeak eskualdea garbitu eta kontrolpean edukitzeko izendaturiko pertsona, eta haren aginduz jaialdian parte hartu duten hainbat emakume atxilotuko dituzte. Amaia protagonista izango da horietariko bat. Bere handinahietarako giltza izango delaren konbentzimenduz, Rostegik amaieraraino eutsiko dio jazarpenari, eta hasiera batean erresistentzia agerikoa erakutsiko dion Amaiak ere men egingo die haren nahi ilunei. Uste baino baino mederakaitz eta zuhurragoak dira, ordea, gaztearen asmoak.

Bizkaiko kostaldeko Laga hondartzan abiatu zuten 2019 maiatzan errodajea, eta EAEko hainbat txokotan aritu ziren ondoren, Gipuzkoako kostaldean hasieran, eta Nafarroa (Urbasa eta Lesaka) eta Iparraldean (Sara) gerora. Zazpi asteren ondoren, Zarautzen amaitu zuten filmatzea.

Pierre Lancre legelari frantsesaren Tratado de brujería vascadescripción de la inconstancia de los malos ángeles y demoniosliburuan oinarritu da Agüero bere bosgarren filma izango denaren sorrerarako, eta talde artistiko gazte batek hezurtu du pantaila handirako kontakizuna. Amaia Aberasturi eta Alex Brendemühl izango dira aktore nagusiak, Amaia eta epaile protagonisten azalean jarriko diren profesionalak, eta beste bost aktore gazteren laguntza izango dute, urte bete iraun zuen hautaketa prozesu luze baten bidez aukeratu dituztenak: Garazi Urkola, Irati Saez de Urabain, Jone Laspiur, Lorea Ibarra eta Yune Nogueiras. Daniel Fanegok, Asier Oruesagastik, Iñigo de la Iglesiak, Elena Urizek eta Daniel Chamorrok osatuko dute taldea.

Arlo teknikoari dagokionez, ibilbide luze eta arrakastatsuko profesionalak aritu dira lanean: Javi Agirre izango da argazki zuzendaria; Mikel Serrano arte zuzendaria; Maite Arroitajauregi ‘Mursego’-k jarri dio doinua; eta Kowalski Films, Gariza Films eta Lamia Producciones dira ekoizleak.

68. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean egingo dute estreinaldi mundiala, eta urriaren 2an helduko da filma zinema-areto komertzialen sarera.

0