2020an, hamar urte beteko dira Azkuna Zentroa eta Golem zinema-aretoa elkarlanean aritu direnetik. Sorkuntza zinematografiko garaikidearekin duten tinko dirauen lotura ospatzeko, igaro diren urteetako ibilbidea gogoratuko duen ‘HAMAR URTE, HAMAIKA IKUSTEKO’ zikloa izango da karteldegian irailera bitartean.

Azkuna Zentroa Bilboko kultura zinematografikoaren erreferentzia-gune  bilakatu da azken urteetan, era askotako, proposamen askotarikoa eta kalitatezkoa, zirkulu komertzialetatik kanpokoa, eskaintzeko egiten duten ahaleginari esker. Hala, milaka pertsona jasotzen dituzte urtero zentroko zinema-espazioan gauzatzen dituzten proposamenek erakarrita:  Zinematekako zinema klasiko eta garaikideko zikloa jatorrizko bertsioan, ikus-entzunezko bestelako narrazioei begira dagoen BIdeOtik programa, FANT – Zinema Fantastikoaren Jaialdia, Zinebi – Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko Jaialdia, Zinemaldi Sozialak – Nazioarteko Zinema Ikusezineko Jaialdia, Zinemakumeak Gara! eta Zinegoak – Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia.

Bidea ez litzateke luze eta oparoa alboan izan dituzten bidai lagunen babesik gabe. Besteak beste, zazpi zinema-aretoak hasieratik kudeatzen dituen Golem operadorea. Filmak erakusten, banatzen eta ekoizten ditu, eta, haren lankidetzari esker, estreinaldi komertzialez gain, munduko hainbat zinematografiaren produkzioak hurbildu dizkiete ikusleei.

Bada, 2020an beteko duten hamar urteko lankidetza ospatzeko, ziklo berezi bat atondu dute azken hamarkadan karteldegian izan diren lanik nabarmenak erakusteko. Sorkuntza zinematografiko garaikidearen bilakaera eta honek gizartearekin duen konpromisoa erakusten dituen filmek osatuko dute hautaketa, eta uztailaren 10etik irailaren 10 era bitartean egingo dituzte emanaldiak. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniaz azpititulatuta (JBGA).

Prestatutako programazioaren erdia igarota, ondorengoak dira gelditzen diren proiekzioak: