Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolak hezkuntza lankidetzarako hitzarmena sinatu berri du Bilboko Azkuna Zentroarekin. Honen bitartez, curriculumetik kanpoko prestakuntza praktikak Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroan egiteko aukera izango dute ikasleek.

Azkuna Zentroa Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroa da, bertoko begirada zein nazioarteko korronteak landu, eta ikusleen komunitate desberdinekin harremanak ehuntzeko zabalik dagoena. Erakundeak kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa zerbitzua emateko xedea du.

Artistekin eta kultura-arloko agenteekin eta komunitateekin lan egiten dute, programazio-eredu hibridoak eta aldeanitzekoak erabiliz, garaikidetasunaren egunerokotasuna erraztu, eta ikus-entzuleen komunitate guztiengana iristeko. Halaber, arreta berezia ematen diote euskarazko egungo sorkuntzari eta arteko ikuspegi feministei, eta bitartekaritza eta hezkuntza erabiltzen dituzte, jakintza kritikoa sortu, eta artearen eta artisten bidez gizartea eraldatzeko.

Bi eragileek sinatu berri duten eskola hezkuntza lankidetzarako hitzarmenaren bitartez, eskolako ikasleek curriculumetik kanpoko prestakuntza praktikak Bilbon egiteko aukera izango dute, eta honela, sorkuntzarako beste bide batzuk zabaltzeko aukerak aztertu.

Hitzarmena iragartzearekin batera, Lester Alvarez artista kubatarraren itzuleraren berri eman du ere Bilboko zentroak. Lehenago ere erakundeko artista egoiliar izandakoa da Alvarez, eta hilabetez itzuliko da zentrora artxiboaren kudeaketa lanetan jarduteko. Zinema eta Ikus-entzunezkoak Zaintzeko Prestakuntza masterra amaituko du zinema eskolan.

Aisialdi zentroak, hitzarmenarekin batera, Lester Alvarez artista kubatarraren itzuleraren berri eman du. Izan ere, Azkuna zentroko artista egoiliar izateko hautatu zuten Alvarez 2018an, eta zentrora itzuliko da hilabetez, zentroko artxiboaren kudeaketan laguntzeko. Lankidetzaren bitartez, Alvarezek Zinema eta Ikus-entzunezkoak Zaintzeko Prestakuntza Masterra amaituko du zinema eskolan.

EQZEren 20/21 deialdia, itxita

Hirugarren ikasturterako izen-emate deialdia itxita, Elias Querejeta Zine Eskolak nazioarteko 182 eskari jaso ditu 2020an, iaz baino %32 gehiago. Bi zatitan banatu dute aurten onarpen aldia, eta onartutako 45 ikasleen behin betiko zerrenda ekainean argitaratu zuten. Irailaren 14an hasiko dute 2020-2021 ikasturtean, eta 56 aste iraungo du.