Abian da Uharte Zentroko laborategietan ekoizpen proiektuak garatzeko III. laguntza deialdia, 2020 urteari dagokion hirugarrena. Azken fasean aurkitzen diren proiektuak galdegin dituzte, irailaren 24a baino lehen.

Arte garaikideari eskainitako Uharte Zentroak (Uharte, Nafarroa) bigarren laguntza deialdia zabaldu berri du, bertako ekoizpen laborategietan (Printlaba, audiolaba, bideolaba eta gorputz laborategia) proiektu artistikoak garatzeko eta ekoizpena laguntzeko. Urtean hiru deialdi zabaltzen dituzte, bakoitza 3000 eurokoa, eta hirugarrena litzateke honakoa.

Nafarroarekin lotura duen edozein artista edo kolektibori zuzendu diote parte hartzeko deia, eta ondorengo baliabideak eskainiko zaizkie proiektu hautatuei:

  • Proiektu artistikoak garatzeko materialetarako 1000 euro (gehienez).
  • Uharte Zentroan lan egiteko lekua, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • Zentroko talderen laguntza proiektua garatzeko.

Ekoizpenaren azken fasean dauden proiektuak izan ahalko dira soilik onuradun, eta irailaren 24an amaituko da hautagaitzak bidaltzeko epea. Deialdia amaitu eta, gehienez ere, hilabetera emango dute hautapenaren berri. Hortik aurrera, 2021 otsailaren 28ra arteko epea izango dute profesionalek beren lanak egikaritzeko.

Proiektuak Uharteko Arte Garaikideko Zentroko langileek hautatuko dituzte, eta ondorengo irizpideak izango dituzte kontutan:

  • Proiektuaren kalitate artistikoa.
  • Proposamenaren eta gaiaren interesa Uharte Zentroaren jarduera-ildoei dagokienez.
  • Baliabide ekonomikoen eta egutegiaren bideragarritasuna.
  • Pertsonaren edo pertsonen esperientzia/kualifikazioa.
  • Ez da ezinbestekoa izango baina baloratzekoa izango da proiektua Uharte Zentroko Aldi baterako egonaldietan garatzen egotea, eta hauek behar bezala aprobetxatu izana.
  • Ez da ezinbestekoa izango baina baloratzekoa izango da proiektua hurbileko gune batean erakusteko konpromisoa izatea.

Irakurri deialdiaren oinarrian xehetasunez, hemen.