Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordu bereziak izango dituzte abuztuko asteburuetan. Izan ere, gaur bertan hasiko dute herriko hainbat txokotan eskainiko dituen filmen zikloa. Playmobil: The Movie (Lino DiSalvo, 2019) lana proiektatuko dute Koldo Mitxelenako patioan, 22:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Abuztuaren 29ra bitartean sei saio finkatu ditu Errenteriako Udalak, guztiak ere, aire librean.

Koronabirusaren pandemiak eraginda, ohiko jarduna moldatuta aurkeztu du Errenteriako Udalak, baina haur, gazte zein nagusiek uda garaiko gauak zinemaren babespean igarotzeko aukera izango dute.

Sei saio prestatu dituzte abuzturako, denak ere, 22:00etan, eta edukiera mugatua izango dute Alaberga, Pontika edota Koldo Mitxelena eraikineko patioek. Bertaratzeko, bizilagunek bibe.me atarian eskatu ditzakete gonbidapenak.

Errenteriako Udalak adostutako udako zinema programazioak ondoko filmak jasoko ditu:

  • Playmobil: The Movie (Lino DiSalvo, 2019) – abuztuak 7 – (Koldo Mitxelenako patioa)
  • Agur Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2019) – abuztuak 14 (Koldo Mitxelenako patioa)
  • 70 Binladens (Koldo Serra, 2018) – abuztuak 21 (Pontika)
  • Rocketman (Dexter Fletcher, 2019) – abuztuak 22 (Alaberga)
  • Us (Jordan Peele, 2019) – abuztuak 28 (Fanderia, tenis zelaia)
  • Portrait de la jeune fille en feu (Céline Sciamma, 2019) – abuztuak 29 (Pontika)