Donostia Zinemaldiaren work in progress berria, Zinema Eraikitzen aitzindaria ordezkatuko duena, online eta aurrez aurre egingo da irailaren 22an, 23an eta 24an. Argentina, Kolonbia, Paraguai eta Uruguaiko sei film aurkeztuko dira.

WIP Latam atala irailaren 22tik 24ra egingo da, eta online formatua eta aurrez aurrekoa konbinatuko ditu. Donostiara etor daitezkeen profesionalek beti bezala aukera izango dute aretoetako emanaldiak ikusteko; Industria saileko online akreditazioa dutenek, aldiz, urrutitik parte hartu ahal izango dute.

Federico Adornoren Boreal (Paraguai eta Mexiko), Iván Funden Piedra Noche (Argentina eta Txile), Juan Sebastián Mesaren La Roya (Kolonbia eta Frantzia), Manuel Nietoren El empleado y el patrón (Uruguai, Argentina, Brasil eta Frantzia), Jeronimo Quevedoren Los restos fósiles (Argentina) eta Maximiliano Schonfelden Jesús López (Argentina eta Frantzia) film latinoamerikarrak –postprodukzio-fasean daudenak– hautatu dituzte, WIP Latam programaren bitartez, profesionalez osatutako talde baten aurrean aurkezteko.

Programan guztira aurkeztutako 229 ekoizpenen artean aukeratu dituzte sei proiektuak, eta WIP Latam-en Industriaren Saria eta WIP Latam Onenaren Egeda Platino Industria Saria irabazteko hautagai izango dira.

  • Boreal. Federico Adornoren opera prima da; egileak jada bi film labur zuzendu ditu, Isla Altaeta La estancia, eta Rotterdameko eta Oberhausengo zinemaldietan (hurrenez hurren) arrakastaz aurkeztu zirenak. Chaco eskualde babesgabean isolatuta diharduten langile batzuen arteko harreman korapilatsua azalduko du, ugazaba menoniarra noiz itzuliko zain daudela.
  • Piedra Noche. Iván Funden bigarren filma izango denak drama fantastiko bat azalduko du, non familia-tragedia batetik abiatuta, publikoa 80ko hamarkadako iruditeria zinematografikora itzularaziko duena.
  • La Roya. Juan Sebastián Mesaren itzulera suposatuko du proiektu honek. Izan ere, proiektu hori 2017an aurkeztu zuen, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan. Zuzendariak hirira migratu duten lagunekin elkartzen den nekazari gazte baten istorioa azalduko du, non belaunaldi-ikuspegi batetik abiatuta
  • El empleado y el patrón. Nahuel Pérez Biscayart da aktore nagusia Manuel Nietoren hirugarren film luzean. Familiaren nekazaritza-ustiategiaren ardura berriz hartzen duen nagusi baten eta haren enplegatu gaztearen arteko harreman korapilatsuari helduko dio filmak, eraldaketa-prozesu betean dagoen landa-esparru batean.
  • Los restos fósiles. Jerónimo Quevedoren opera primak, nerabe talde batek aktibismo politikora egiten duen jauzia azalduko du, egungo Argentinan eskolak geldialdi- eta okupazio-prozesuan daudela.
  • Jesús López. Maximiliano Schonfelden fikziozko hirugarren film luzea da, doluaren eta nerabeen identitatearen inguruko istorio aztoragarria. 2018an Proyectan aurkeztu zen filma.