NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute aurten Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez. 2020ko irailaren 3tik 5era egingo dute jaialdia eta dagoeneko aurreratu dute zein filmek osatuko duten sail ofiziala.
Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak irailean egingo duten bigarren edizioan ikusgai egongo diren filmen lehen zerrenda aurreratu du. Bost saio izango ditu, eta gai sozialak jorratuko dituzte: migrazioak, feminismoa, lur planeta, LGTBI+ kolektiboa… Gainera, emanaldiei lotuta, mahai-inguruak ere ari dira antolatzen, sektoreko profesionalek zein gai jakin horiei buruzko adituek osatutakoak.
Gaur gaurkoz, hauek dira jakinarazi dituzten saioak, eta bakoitzak jasoko dituen filmak:
Migrazioa saioa
- Nuestra vida como niños refugiados en Europa (Silvia Venegas) – 15 min.
- Les Indésirables (Léa Monforte) – 25 min.
- Ara Malikian: Una vida entre las cuerdas (Nata Moreno) – 89 min.
Feminismoa I saioa
- Patchwork (María Manero) – 8 min.
- Horn (Ghasideh Golmakani) – 8 min.
- A quien dices amar (Inés Pintor Sierra eta pablo Santidrián) – 11 min.
- There Will Be Monsters (Carlosa Pereda) – 5 min.
Animazioa saioa
- Song Sparrow (Farzaneh Omidvarnia) – 11 min.
- Carne (Camila Kater) – 12 min.
- Blood (Celsa Díaz) – 12 min.
Planeta saioa
- Tournées (Israel gonzález) – 15 min.
- El monstruo invisible (Javier Fesser eta Guillermo Fesser) – 29 min.
- Josephine (Etienne Forestier) – 13 min.
- Beyond The Glacier (David Rodríguez) – 18 min.
On Tour saioa
- Un año más (Julio Suárez) – 73 min.