Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ohiko eskaintza orotarikoari eutsi, eta ikus-entzunezko arloan trebatzeko egile-ikastaro bereziak ageri dira zerrendan.
Donostia Kulturak aitzindari izaten jarraituko du zinemaren inguruko ikastaroetan. Intxaurrondo auzoko Larrotxene Kultur Etxeak izango dute egoitza nagusia, baina beste auzo batzuetara ere helduko da eskaintza. Goi mailako profesionalek gidatutako egile-ikasketak izango dira, eta orotariko arloak jorratuko dituzte: ikuspegi tekniko (ekoizpena, edizioa, zuzendaritza, gidoigintza, soinua…) zein historikotik helduta.
Larrotxene Bideon egingo dituzten ikastaroak:
- Bideo-jokoen gidoigintza | Jon Sánchez. Kurtso honetan bideo-joko baten gidoia sortzeko oinarriak aztertuko dira. Helburua bideo-jokoak idazteko lehen urratsa ulertzea da: GDD (Game Desing Document) sorkuntza alegia. Ikastaroa bideo-jokoen gidoien azterketan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dato, idazle edo ez idazlea izan.
- Collage zinema | Jon Sánchez. Bada zinema egiteko beste modu bat: artxiboko irudiak erabiliz, besteek filmaturiko irudiak remixatuz. Kurtso honetan collage zinemaren historia berrikusiko da, eta praktika gisa, mikro-piezak egitea proposatuko da, muntaketaren izaera sinbolikoa eta adierazkorra landuz.
- Fikzio zuzendaritza eta aktoreekin lana | Ander Iriarte . Dagoeneko garatuta dagoen gidoi batetatik abiatuz laburmetraia bat sortu nahi duen pertsona orori zuzendua. Modu praktikoan lan egingo da. Ekarritako gidoia zuzendariaren ikuspegitik landuko da: aurre-produkzioa, grabaketaren planifikazioa, sail eta lantalde ezberdinen arteko koordinazioa, aktoreekin lan egitea eta casting-a, postprodukzioa.
- Zinema zuzendaritza | Pablo Malo . Zinema zuzendaritzan sakonduko da, eta errodaje baten plangintza egiten ikasi: aurreprodukziotik hasi eta bukaerako kopiara iritsi arte.
- Gidoigintza hastapena | Andoni de Carlos . Gidoiak idazten hasteko ikastaroa. Ikus-entzunezko dramaturgia ezagutzeko eta hainbat ariketaren bidez praktikan jartzeko ikastaro teoriko-praktikoa.
- Gidoigintza aurreratua | Michel Gaztambide . Gidoien egitura lantzen sakonduko da. Ikastaro teoriko eta praktikoa, eta bereziki landuko dira ikus-entzunezko idazkeraren alderdi profesionalak eta narraziorako baliabideen erabilera.
- Zuzeneko soinua eta audio diseinua | Xanti Salvador . Xanti Salvador. Ikus-entzunezko lanetarako zuzeneko soinuaren grabazioaren oinarriak modu teorikoan eta praktikoan aztertuko dira. Soinu-kapturaren oinarri teknikoak aztertuko dira. Eguneroko entzulandietan soinu-geruzak identifikatzen ikasiko da, soinu- -atmosfera sinesgarriak berreraiki ahal izateko. Soinu univertso narratibo sortzeko fase ezberdinak ere aztertuko dira.
- Ikus-entzunezkoen ekoizpena | Iñaki Sagastume . Ekoizpen zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoen gainean ezaguera orokorren eskuratzera zuzendutako ikastaroa. Fikzio, ez-fikzio eta esperimental motetara zuzendutakoa. Produzitzeko modu desberdinak jorratuko dira, modu tradizionaletik eta industrialenetik, gerrilla zinemararte. Gidoiaren garapenetik, finantzaketatik eta filmatzetik igaroz, lanaren zabaltzeraino, erakusketaraino eta banaketaraino iritsiz.
- Dokumentalen ekoizpena | Oskar Tejedor . Kontakizunen dokumentalak sortzen ikasteko lehen urratsak emango dira. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, eta ideia, garapena eta errealizazioa landuko dira.
Ikus-entzunezkoekin lotura duten bestelako ikastaroak:
- Zinemaldiaren historia: hastapenetik gaur egunera arte | Mikel G. Gurpegui (ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA) Donostiako zinema jaialdiak antolatu dituen 68 edizioen historia eta istorioen errepasoa, bere hasieratik gaur arte.
- XX. Mendeko zuzendari nagusiak: Polanski, Kieslowski (ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA)
- XX. Mendeko zuzendari nagusiak: Tarkovski, Pasolini (ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA)
- Zinearen historia eta estetika (LUGARITZ KULTUR ETXEA)
- Filosofia eta zinema (ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA)