Ama (2017) eta Anti (2019) film laburren ostean, hirugarrenez itzuliko da Josu Martinez zuzendari eta ikertzaile bilbotarra Bizkarxoro fikziozko herrira. Baigorrin eta Arrosan aritu da uztailaren 28tik 31ra bitartean Subandila lana errodatzen, eta udazkenean estreinatzea espero du. 

Gastibeltza Filmak taldearen ekoizpena izango da berriz ere, eta oraingoan, Katti Pochelu filmaren ekoizpen lanetan aritu ekoiztetxeko kideak Kazeta.eus atariari aurreratu dionez, Bizkarxoro fikziozko herriaren garapen soziologiko eta linguistikoa jorratuko du Martinezek film laburrean. 1940an, tropa naziak Euskal herrira iritsi ziren garaian kokatu du, eta bi errefuxiatu nafarren bizipenak kontatuko ditu.

Manex Fusch, Ander Lipus eta Kristiane Etxaluzek antzeztu dute ekoizpenean, baina Baigorri inguruko bizilagunek ere parte hartu dute, Ama (2017) eta Anti (2019) film laburretan egin bezala. 

Uztailaren 28tik 31ra bitartean Subandila lana errodatzen aritu ostean, arduradunek 2020ko udazkenean lana prest izatea espero dute.