Behategiak ‘Euskal Hedabideen Urtekaria 2019’ bilduma argitaratu berri du, eta besteak beste, bertan irakur daiteke 67. Donostia Zinemaldiaren baitan BERRIA, Hamaika, Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta ZINEA.eus atariko kideok elkarlanean prestatutako 2019ko Zurriolako Butaka telebista saioari buruzko artikulua. BERRIAko Urtzi Urkizu Adrianek idatzi du, «Zurriolako Butaka telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko» izenburupean.

Hamalau laneko bilduma da Euskal Hedabideen Urtekaria 2019, hogeita sei egileren begiradek eta Euskal Hedabideak elkarteak osatutako diagnostikoa eta gogoeta. Inoizko bilduma zabalena, bai egileen aniztasunagatik (sektoreko kazetariak, unibertsitate ezberdinetako ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, eta erakundetako ordezkariak), bai gaitegiaren dibertsitateagatik, bai lanaren bolumenagatik ere.

Besteak beste, BERRIAko Urtzi Urkizu Adrianek «Zurriolako Butaka telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko» izenburupean kontatu ditu elkarlanean abiatu eta elkarlanean sakonduz sortutako Zinemaldiaren inguruko saioaren nondik norakoak.

Anabel Arraiza aurkezlearen gidaritzapean, elkarrekin aritu ginen BERRIA, Hamaika, Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta ZINEA.eus atariko kideak 2019ko Zurriolako Butaka telebista saioa atontzen, eta jarraian irakur dezakezue Euskal Hedabideen Urtekaria 2019 argitalpenean (37-41 orrialdeetan) 67. Donostia Zinemaldiko ekitaldiari buruzko artikulua:

Zurriolako Butaka telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko