Donostia Zinemaldiak 68. edizioan parte hartuko duten ekoizpen espainiarren zerrenda argitaratu du. Besteak beste, Pablo Agüeroren Akelarre eta Antonio Méndez Esparzaren Courtroom 3H lanak Urrezko maskorra irabazteko lehiatuko dira, eta David Perez Sañudo zinegile gazte bilbotarrak eta Imanol Rayo iruindarrak Zuzendari Berriak sailean estreinatuko dute Ane eta Hil kanpaiak filmak, hurrenez hurren. Biak euskaraz errodatutakoak. Laida Lertxundikren Autoficción eta Marina Palaciosen Ya no duermo lanak Zabaltegi-Tabakalera sailean ikusteko aukera egongo da.
Koronabirusaren hedapenak eragindako ziurgabetasuna nabaria bada ere, Donostia Zinemaldiak aurtengo edizioa ospatu egingo duela iragarri zuen uztaila hasieran. Hala, 68. edizioa izango denaren xehetasunak argitu zituen, online eta aurrez aurre egingo diren sailak, segurta-neurri eta mugak. Bada, orain, Sail Ofizialaren aurrerapena egin ostean, irailaren 18tik 26ra jaialdi donostiarrean parte hartuko duten ekoizpen espainiarren zerrenda argitaratu du.
Besteak beste, Pablo Agüeroren Akelarre eta Antonio Méndez Esparzaren Courtroom 3H lanak Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko dira, eta David Perez Sañudo zinegile gazte bilbotarrak eta Imanol Rayo iruindarrak Zuzendari Berriak sailean estreinatuko dute Ane eta Hil kanpaiak filmak, hurrenez hurren, biak euskaraz errodatutakoak. Laida Lertxundikren Autoficción eta Marina Palaciosen Ya no duermo lanak Zabaltegi-Tabakalera sailean ikusteko aukera egongo da. Horiez gain, Aitor Gabilondok sortutako Patria telesaila proiekzio berezi gisa ikusi ahal izango da, eta Rodrigo Sorogoyenek lehiaketaz kanpo parte hartuko du Sail Ofizialean, Antidisturbios telesailaren emanaldi osoarekin.
Ekoizpen espainiarren zerrenda:
SAIL OFIZIALA
- Akelarre (Pablo Agüero)
- Courtroom 3 H (Antonio Méndez esparza)
SAIL OFIZIALA – LEHIAKETAZ KANPO
- Rifkin’s Festival (Woody Allen) – Inaugurazioko filma
- Antidisturbios (Rodrigo Sorogoyen) – Telesaila
SAIL OFIZIALA – EMANALDI BEREZIAK
- Patria (Aitor Gabilondo) – Telesaila
ZUZENDARI BERRIAK
- Ane (David Pérez Sañudo)
- Hil kanpaiak (Imanol Rayo)
- La última primavera (Isabel Lamberti)
ZABALTEGI-TABAKALERA
- Autoficción (Laida Lertxundi) – Film laburra
- Correspondence (Carla Simón eta Dominga Sotomayor) – Film laburra
- Un efecto óptico (Juan cavestany)
- Ya no duermo (Marina Palacio Burgueño)
PERLAK
- El agente topo (Maite Alberdi)
BESTE JARDUERAK
- El verano que vivimos (Carlos Sedes)
Informazio gehiago, hemen.