Bost emanaldi eskainiko dituzte datozen bi asteetan Tabakaleran; tartean, ‘Santos Zunzunegui-Zinemaren Historiak’ atalak bi hitzordu berri izango ditu eta Joanna Hogg zinemagile britainiarraren lan berri bat, eta Nosferatu zikloaren jarraipena ikusteko aukera ere izango dute bertaratutakoek. 

Tabakalerak COVID-19 gaitzaren agerpenagatik bertan behera utzi zuen zine-agenda eta, orain, ikusleek pantaila partekatuan gozatzeko aukera izango dute berriro ere. Horretarako, egoerak eskatzen dituen neurriak bete beharko dituzte: Tabakalerako zinema-aretoaren edukiera %60koa izango da; ezinbestekoa izango da maskararen erabilera bai zinema proiekzioetan bai Tabakalerako gainerako guneetan; eta segurtasun-distantziak ezarriko dira. 

Eraikineko bost bazkide nagusiek (Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Elias Querejeta Zine Eskolak, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak) antolatu dituzte saioak, eta ekainaren 17an hasi zirenetik guztira 30 emanaldi inguru egingo dituzte.

Honakoa da datorren hamabostaldirako programazioa: 

Uztailak 29, asteazkena | ZINEMAREN HISTORIAK II. SANTOS ZUNZUNEGUI.

Abuztuak 1, larunbata,19:00 | JOANNA HOGG

Abuztuak 5, asteazkena, 19:00 | ZINEMAREN HISTORIA ETENGABEA

Abuztuak 8, larunbata, 19:00 | R.W. FASSBINDER (NOSFERATU)

Abuztuak 12, asteazkena, 19:00 | ZINEMAREN HISTORIAK II. SANTOS ZUNZUNEGUI.

  • 19:00 Aurkezpena grabatuta: Santos Zunzunegui.
  • 20:00 Red Line 7000,(Howard Hawks, 1965)

 

Sarrerak aldez aurretik eta online erostea gomendatu dute. Gainera, aretoa filma hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko dute, ilarak ekidin eta ikusleak lasaitasunez eta modu seguruan artatzeko.