Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi du Euskal Herriko unibertsitatean, eta Madrilera jo du gero gidoigintzan espezializatzera. Idaztea da ondarroarraren pasioa, eta ZINEAko I. Film Laburren Gidoi Lehiaketaren berri izan zuenean buruan bueltaka proiektuari heltzea erabaki zuen. Bada, lehenengo edizioko irabazle izendatu du epaimahaiak eta, ZINEAn ‘Sutan’ lanari buruz hitz egiteko elkartu gara gidoigile gaztearekin.

Donostiako historiako gertaera lazgarri bat hartuz istorio unibertsal bat sortu du autoreak, epaimahaikideen hitzetanoso esportagarria” dena: “Duen atmosfera fantasmagorikoa medio, leku interesgarrietatik eramaten zaitu, engantxatu egiten du”. Hizkuntzaren erabilera baliatuz, gainera, lana testuinguruan jartzeko Arantzamendik izan duen abilezia eta sentsibilitatea nabarmendu dute.

Gertakari historikoari buruzko testigantzak jaso eta emakumeenak faltan zirela kontuan hartuz, “benetakoa izan zitekeen fikziozko testigantza bat” sortu du Arantzamendik: “Emakumeek ere bizi izan zuten gertatutakoa, baina inork ez zituen beraien hitzak jaso”. Sentsibilitate handiz hurbildu da 1813ko Donostiara, espazio mugatu batetik abiatuta istorio unibertsal bat eraikiz. 

Ez dut hitzekin kontatu nahi izan, erakutsi baizik, eta batez ere, sentitu. Protagonistarekin bat egin, eta berak sentitzen duena nik ere sentitu. Bera jarraitu, eta berarekin bidea egin

Ikusi elkarrizketa, jarraian: