Historias del Tío Luis ekoiztetxe bilbotarraren eta EiTBren partaidetza zein Eusko Jaurlaritzaren babesa duen La isla de las mentiras filma Shangaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian lehiatzeko aukeratu dute. Paula Cons zinegile galiziarrak zuzendu duen lehen film luzea da, eta Aitor Luna aktore bergararra da protagonistetako bat.

A kategoriako zinema jaialdi asiar bakarra da Shangaikoa, eta 23. edizioko Golden Globet Award sail ofizialean lehiatukoa da La isla de las mentiras filma. COVID-19 pandemiaren eraginez bertan behera utzi zuten ekainean ospatzekoa zen, eta orain, kategoria horretan aurrez aurre  egingo duten mundu mailako lehena izango da. Uztailaren 25ean ekingo diote egitarauari baina egin bat lehenago, uztailaren 24an, Paula Cons zinegileak zuzendu duen pelikula Filmin plataforman estreinatuko dute.

Nerea Barros, Victoria Teijeiro eta Ana Oca aktore galiziarrekin batera, Aitor Luna bergararrak osatuko du aktore nagusien zerrenda, eta benetako gertakarietan dago oinarrituta, 1921eko urtarrilaren 2an Buenos Airesera bidean zihoan ontziaren istripua izango du hizpide. Santa Isabel itsasontzia Dálvora uhartearen (Galizia) inguruan nola hondoratu zen kontatuko du lanak.

La isla de las mentiras filmaren lanketan hainbat ekoiztetxek eta erakundek parte hartu dute, tartean, Eusko Jaurlaritza eta EiTB daude. Agallas Films, Historias del Tío Luis ekoiztetxe bilbotarra, Aleph Cine talde argentinarra eta Take 2000 ekoiztetxe portugaldarraren arteko elkarlana da, RTVE, TVG, AGADIC, ICVAA, INCAA, ECA eta Ibermedia programaren babesa ere baduena.