Bilboko ECCBI zinema sorkuntzako eskolak instalazio berriak inauguratu berri ditu Zorrotzaurre uharteko Artiatx fabrikan. Guztira, 850 metro karratu ditu eta ikasgelek, platoek zein atseden hartzeko guneek osatzen dute.
2020-2021 ikasturteko matrikula epeak zabaldu dituzte Bilboko ECCBI eskolako arduradunek, eta irailetik aurrera bertan ariko diren ikasleek instalazio berriak estreinatzeko aukera izango dute. Izan ere, Nerbioi ibaiaren ertzean, hirian kulturaren epizentroa izateko asmoz, Zorrotzaurre uharteko 70 zenbakidun eraikina zaharberritu dute.
100 urtetik gora eta 850 metro karratuko edukiera duen Artiatx fabrika zinema sorkuntzarako espazio bilakatu dute, hala, etorkizuneko ikus-entzunezko profesionalek lengoaia zinematografiko berriez hausnartzeko zein esperimentatzeko guneak izango dituzte instalazioetan.
“Irakaskuntza pertsonal eta diziplinartekoaren alde egiten dugu, non ikasle bakoitzak bere trebetasunak garatu eta hizkuntza zinematografikoaren bidez adierazi ahal izango dituen. Era berean, zinemarekin lotutako beste diziplina artistiko batzuekin uztartuko dute ikasleek beraien hezkuntza, hala nola argazkigintzarekin, komikiarekin edota bideojokoekin”.
2020-2021 ikasturteko matrikula epeak zabalik izateaz gain, ECCBI eskolak udako ikastaroak ere martxan jarri ditu. Informazio gehiago, hemen.