La maldición del guapo

Humberto garai bateko iruzur batengatik kondena bete ostean Madrilen bizi den iruzurgile erakargarri bat da. Ez du Jorge bere semearekin hitzik egiten, harremana hautsi dute, baina laguntza eske azalduko zaio lan egiten duen dendan lapurreta egin diotela konturatu ostean.

Beda Docampo Feijóo espainiarrak idatzi eta zuzendutako komedia da.

Where’d You Go, Bernadette

Bernadette Fox Seattleko emakume bat da, inolako arrastorik utzi gabe desagertu egingo dena. Emakumearen familiak abentura zirraragarri bat abiatuko du Bernadette nora joan ote den argitzeko asmoz.

Maria Semple idazlearen izen bereko eleberrian oinarritutako filma da. Richard Linklater zinegile estatubatuarrak zuzendu du, eta Cate Blanchett da aktore nagusia.

Under The Skin

Estralurtar bat Lurreko emakume baten gorpuan bizi da, Eskoziako kaleetan barrena. Helburu bat du: gizon bakartiak eta zorigaiztokoak liluratzea, kontsumituak diren beste mundu bateko dimentsio batera bidaliz. Hala ere, gizakien presentziak estralurtarraren jokaera aldatuko du, eta honek bere burua ere gizakitzat hartuko du.

Michel Faberren izen bereko eleberriaren egokitzapena da, 2014an estreinatu zena baina Hego Euskal Herriko zinema aretoetara 7 urte beranduago iritsiko dena.

Hatsukoi / First Love

Leok, bolada txarra pasatzen ari den boxealari gazte batek, bere ‘lehenengo maitasuna’ ezagutuko du: Monica, prostituta eta drogazalea izan arren inozentziari eutsi dion neska bat. Ez daki, ordea, Monika droga-trafiko kontu batean nahastu dela nahi gabe, eta gau osoan zehar atzetik segika izango dituzte polizia ustel bat, yakuza bat, haren etsaia, eta txinatar triadek bidalitako hiltzaile bat. Haien guztien patuek elkar gurutzatuko dute, ezinbestean.

Lan esperimentalenak biltzen dituena izanagatik, gero eta jarraitzaile gehiago biltzen dituen Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztu zuten filma 2019an.

The Old Guard (Netflix)

Urte luzez mundua babesteko borrokatu duen mertzenario hilezkorren talde batek misio zail bati egin beharko dio aurre. Andy izeneko gerlariaren gidaritzapean ekingo diote zereginari. 

Gina Prince-Bythewood zinegileak zuzendutako filma da, Greg Rucka eta Leandro Fernandez ilustratzaileek sortutako eleberri grafikoan oinarritutakoa.

Ayka (Filmin)

Ayka Moskun bizi den langabetua da, zor gehiegi ordaindu behar dituena. Lo egiteko lekurik ere ez dauka. Semea erditu ondoren, ospitalean utziko du, baina bere amatasun senak haurra abandonatuta uzteko ahalegin etsietara eramango du.

Oleg (Filmin)

Oleg letoniar harakina da, Bruselara joatea erabakiko duena soldata duin baten bila. Lankide batek traizionatuta, denbora gutxi emango du bertan, eta poloniar gaizkile batek bere jarduera mafiosoetan murgilduko du.