Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako diru-laguntzen deialdia zabaldu berri du Eusko Jaurlaritzak. Abuztuaren 6a arte erresgistratu ahalko dira eskaerak, eta ondorengo sei adarrak bultzatuko ditu: fikziozko film luzeak, aurrekontu baxuko fikziozko film luzeak, animaziozko film luzeak, sormeneko film luze dokumentalak eta film laburrak.
2.260.000 eurokoa da ezarritako laguntza deialdiaren zebatekoa, eta aurkeztutako eskariaren arabera banatuko dute zenbatekoa laguntza-modalitate desberdinen artean. Hala, laguntzak eskuratu nahi dituztenek modalitate bakoitzean dauden betekizun zehatzak bete beharko dituzte. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hartara, abuztuaren 6a izango da epe-muga
Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute onuradun izan sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek.
Halaber, laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eta hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko prozedurei dagozkienak.
Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bide presentziala ala bide elektronikoa erabiliz eskuratu daitezke, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan hitzordua eskatuta soilik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ere honako helbide hauetan daude ikusgai:
- https://www.euskadi.eus/zerbitzuak /0127206 – Fikziozko film luzeak.
- https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127210 – Aurrekontu txikiko fikziozko film luzeak
- https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127207 – Animaziozko zinemarako film luzeak
- https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127208 – Sortze dokumental film luzeak –
- https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127209 – Film laburrak.
Eskabidearen ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz egin daitezke, hemen.