Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egun beranduago hilik agertu zen Mikel Zabalza gaztearen kasua kontatuko duen dokumentala udazkenean estreinatuko dute. Ahotsa.info eta Izar Films-ek ekoiztutako lana da, eta torturaren biktimen nazioarteko egunean bertan (ekainak 26) aurkeztu dute egileek kartela.

1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak Zabalza eta haren lehengusu Manuel Bizkai atxilotu zituen Donostian; haiekin batera, Idoia Aierbe (Mikel Zabalzaren neska-laguna), Ion Arretxe eta Mikel Zabalzaren anaiak ere atxilotu zituzten. Patxi eta Aitor, baina 10 orduren buruan askatu zituzten. Guztiei Terrorismoaren aurkako Legea aplikatu zieten, eta inkomunikaturik gelditu ziren. Biharamunean jakitera eman zuten Mikel Zabalza desagertu egin zela, eta bertsio ofizialak Bidasora bota bere burua bota zuela zioen; ihes egin zuela. Bilaketa lanak segituan hasi zituzten, baina, egunak aurrera, gazteabizirik aurkitzeko itxaropena poliki-poliki itzaltzen joan zitzaien senide eta lagunei. Aldi berean, Zabalza Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean jasandako torturen ondorioz hil zela hasi zen hedatzen.

35 urte beteko dira aurten Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian hilik aurkitu zutela, eta urteurrenaren harira Non dago Mikel? dokumentala zuzendu dute Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas “Pitu”-k. Lanak gazte nafarra atxilotu ondorengo egunak izango ditu ardatz, eta momentu hartan Guardia Zibilek harekin ere eraman zuten Ion Arretxeren testigantzek zein Zabalzaren senideek lekukotzak gidatuko dute ekoizpena. Kartela iragan ostiralean (ekainak 26) aurkeztu zuten egileek Iruñeko Katakrak aretoan, torturaren biktimen nazioarteko egunean, eta udazkenean estreinatzea aurreikusten dute. Kartelean Zabalzaren irudia ageri da Bidasoako ibaiak eta Iratiko Oihanak inguratuta.

Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bultzatu du lana, Zabalza-Garate familia, Aezkoako eta Donostiako Altza auzoko lagun eta pertsonak biltzen dituen herri ekimenak. Proiektuan Ahotsa.infok zein Izar Filmsek parte hartu dute eta herri-crowdfunding bidez finantzatu da. Hainbat erakunde publikoren eta mota guztietako elkarteen laguntzak ere jaso ditu, besteak ETBrena. Nazioarteko zinema jaialdietatik hedatu nahi dute.

Dokumentalari buruzko informazio gehiago, hemen.