Tabakalerako Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategiak sustatutako 2deo 2020 deialdia ebatzi du Donostiako  Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak. Ehun proiektu inguru aurkeztu dira eta horien aretan zortzi hautatu dituzte. Bakoitzak 4000 euroko diru-laguntza jasoko du, eta azaroa bitartean prestakunza eta aholkularitza saioak izango ditutze.

Ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipoak sustatzeko asmoz, Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak 2deo 2020  Saria laguntza-deialdia ireki zuen iragan martxoan, bi ataletan. Aurkezpen epea itxita, ehun proposamen inguru jaso dituztela, eta dagoeneko preprodukzio-fasean 2deo laborategian lan egiteko hautatu dituzten zortzi proiektuak iragarri dituzte antolatzaileek. Bakoitzak 4000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du, eta guztiek uztaila eta azaroa bitartean prestakunza eta aholkularitza saioak izango ditutze:

  • Patrimonio Virtual SL (Arkikus): Parallel V R Dantza, errealitate birtual paraleloko (PVR) app bat.

  • Euskal Wikilarien ElkarteaIkusgela, euskarazko eduki pedagogikoen web-plataforma bat.

  • Kim Maiteny MunoaUroboros telesaila.

  • Jone Arriola: web bidezko Females saila.

  • Mirokutana Koop Elk. TxikiaZapata Berriak telesaila.

  • La Traka Producciones: web bidezko Elizalde Zinema saila.

  • Carolina Cruz: web bidezko Zuzenean saila.

  • Pello Reparaz: Fatum bideoklip interaktiboa.

Deialdiaren bigarren atalera aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa izango dute horiek prestakuntza-saioen eta aholkularitza-hitzorduen % 85era bertaratzea. Azaroaren 1ean aurreprodukzio-txostena aurkeztu beharko dute lehen atalean hautatuak izan diren parte-hartzaileek eta proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu.

2021eko urtarriletik apirilera bitartean, garatuko da bigarren fasea eta hiru parte-hartzailek egingo dute aurrera (2020ko abenduan jakinaraziko dute zeintzuk). Hautatutakoek diru-laguntza jasoko dute beraien proiektuen prototipoa garatzeko, eta maiatzean ekitaldi publiko batean aurkeztu beharko dute 2deo ikus-entzunezko laborategian.