Konfinatuta bai, baina ez geldirik. Gertatutakoak ahaztu, zauriak itxi eta indarberriturik itzultzeko tartea izan dute azken hilabeteotan Barrexerka antzerki taldeko kideek. Ezaugarritzen dituen freskotasuna mantenduz, Orbaina izeneko dokumental laburra aurkeztu dute, umore beltzez eta autokritikaz beteriko ikus-entzunezkoa.

“Iritsi da momentua, prest gaude auzolotsa sortu zuen emanadiaz hitz egiteko. Orain arte gai tabua izan den arren, ausartu gara”. Dokumentalak Saguesen egindako antzezlan bat du oinarri, eta egun horretan izandako harrera “traumatikoa” da filmaren haria. Konpainiako aktoreez gain, beste hainbat gonbidatuk ere hartu dute parte.

Alarma-egoerak kultur-eskaintza eten aurretik, hiru emanaldi zituzten aurreikusita taldeak. Horiek aurrera eramateko aukerarik gabe, dokumental laburraren grabaketa eta edizioari ekin zioten gazteek. Datozen hilabeteak ere antzeko izango dira. Udazkenerako emanaldi bat dute lotuta, eta ikuskizun hori prestatzen eta esketxak grabatzen emango dute uda.