Arantza Ibarra zinegile ondarroarrak zuzendutako Ekai (Mi pequeño gran samurai) film laburra Peruko Outfest nazioarteko zinema jaialdian lehiatuko da uztailaren 1etik 7ra bitartean. Koronabirusaren krisialdiak eraginda, ekimena online egingo dute.

2018an bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi gazte transexual ondarrutarraren bizitza oinarri duen lana Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Nazioarteko Jaialdian estreinatu zuen Ibarrak iragan otsailean, eta orain, Liman egiten den LGTBI+ zinema jaialdi garrantzitsuenerako aukeratu dute. Izaskun Arandia buru, Izar Films taldeak ekoiztutako filma nazioarteko zinema jaialdietan Ekai izenez ari da Mi pequeño gran samurailana lehiatzen.

Peruko hitzordua nazioarteko hirugarren jaialdia du, eta zehazki uztailaren 4an proiektatuko dute La otra familia sailean; koronabirusaren krisialdiak eraginda, ekimena online egingo dute. Apirilean, Eurasia International Film Festivalen parte hartu eta dokumental onenaren errekonozimendua jaso zuen.

Ez da lehen aldia Ibarraren film batek Outfest nazioarteko zinema jaialdian aukeratzen dutela. izan ere, June bere lehen film laburrarekin ere ondarroarra Liman aritu zen. 

Irakurri ZINEAn Arantxa Ibarra zuzendariei egin genion elkarrizketa, hemen.