Ekainaren 12tik aurrera, martxan dira Gasteizko zinema-areto nagusiak. Florida eta Gorbeia izan dira ateak zabaltzen lehenak, segurtasun neurri handiekin.

Hiru hilabeteren ostean, gutxinaka berrartu dute zinema programazioa Arabako hiriburuan. Segurtasun neurri handiak dira nagusi: %60ko gehienezko edukiera, gel hidroalkoholikoaren nahitaezko erabilera eta aretoaren airearen berritze etengabea. Halaber, maskara bat eta buru-euskarri zorroa duen kit bat banatuko dute sarrera bakoitzarekin.

Edmond / Ciyrano mon amour, La vie scolaire eta #AnneFrank. Parallel Stories izango dira programatuko dituzten lehen filmak, 17:00etako eta 20:00etako emanaldiekin. Prezioei dagokionez, ohikoak baino baxuagoak izango dira, eta aretoaren webgunearen bidez aurrez erreserbatzeko aukera izango da. Izan ere, segurtasun neurrietako bat da zenbakitutako eserlekuak esleitzea.