Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA), 2020.urterako Espainiar, Iberoamerikar eta komunitateko film luzeen eta film laburren bildumak banatzeko laguntzen deialdia zabaldu du. 20 egun naturaleko epea izango da proiektuak aurkezteko, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu unetik.
Arestian aipatu bezala, 2018 eta 2019 urteetan kalifikatutako film luze eta film laburren bildumak aretoetara banatzeko bultzada ematea izango da deialdiaren xedea. Horretarako, hainbat baldintza bete beharko dituzte aurkeztutako proiektuek:
- Estreinaldi komertziala zein distribuzio plana 2018 urteko azken hiruhilekoan edota 2019an egin izana. Atzerriko filmen kasuetan, gehienez ere bi urteko antzinatasuna izan beharko du Espainiar herrialdean egindako estreinaldiak. Halaber, zehaztu dute estreinalditzat hartuko dutela diru-sarrerak eragindako lehen emanaldi publikoa.
- Film eskatzailearen banaketa territorialak gutxieneko 15 probintzia eta bost erkidego hartu izana. Film laburren kasuetan, zeinak iraupen estandarra (60 min.) duen emanaldi bateratuetan banatu behar diren, distribuzioak lau probintziako lurralde-eremua barne hartu beharko du. Halaber, jakinarazi dute areto komertzialetan egindako proiekzioak izango dituztela kontuan, kultur-etxe, filmoteka, zineklub edota tankerako beste eragileak baztertuz.
- ICAA institutuaren aurreko deialdietan sailkatu gabeko proiektuak izatea.
Orotara, Zinematografiaren Babeserako Funtsaren aurrekontuko 2.500.000 euroko saila bideratuko dute deialdira.
Ikusi dirulaguntza arautzen duen EAOren atala, hemen.