Covid-19ak sortutako osasun krisiaren aurrean hartutako segurtasun neurri eta dekretuak medio, Eusko Jaurlaritzaren administrazio prozeduren baldintzak eta epeak aldatuko dituztela zabaldu zuten orain aste batzuk. Bada, bi astez luzatu du Espainiako Gobernuak salbuespen egoera, eta Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dute ere beraien administrazio prozedurak eta abian dauden laguntzen epeak luzatu egingo dituztela.
Martxoaren 14an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialak COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera dekretatzen duen 463/2020 Errege Dekretua . Zehaztutako neurrien artean, ondorengoa jasotzen du hirugarren xedapen gehigarriak: “Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eten egingo dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu honen edo, hala badagokio, haren luzapenen indarraldia bukatzen den unean”.
Bada, hartutako neurriak, besteak beste, martxoak 18an argitaratzekoak ziren garapenerako laguntza deialdiari eragin zion. Izan ere, dirulaguntzak epe-muga ekainaren 23ra arte luzatuko da.
Horrez gain, aldaketak eragingo ditu ere martxoaren 17an amaitzekoa zen gidoien idazketarako laguntzen epean. Kasu honetan, maiatzaren 26ra arte luzatu dute deialdia.
Kontuan izan, nolanahi ere, behin-behineko neurri eta aldaketak direla, eta egoera aldatu hala eguneratu daitezkeela. Halaber, Eusko Jaurlaritzatik gogorarazi digute alarma-egoera amaitzen denean deialdi asko izango direla batera itxiko direnak eta atzipen-sistema kolapsatu egin daitekeela.Horregatik,inskripzioak azken egunerako ez uztea gomendatzen dute.
Bilatu abian dauden beste deialdiak eta eguneratutako epeak, hemen.