Proiektuaren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, eta koronabirusaren krisialdiaren eraginez ezarritako osasun-larrialdi egoera aprobetxatuz, Erresuma Batuan zinema espainiar independentea hedatzeko intentzioz sortutako CinemaAttic plataformak eta Cervantes Institutuak CinemAttic Cuarentena | 90 cortos españoles esenciales de la última década egitasmoa jarri dute martxan. Astero-astero film laburrak ari dira ikusgai jartzen, eta tartean ekoizpen euskal herritarrak ere badaude.
Cervantes Insitutuarekin elkarlanean 2009an sortutako egitasmoak Erresuma Batuan zinema jaialdi eta emanaldi bereziak antolatzen ditu aurtero-urtero, eta aurtengo urteurren berezia ospatzeko, hamarkada honetako 90 film labur onenak programatzen hasi dira. CinemaAttic plataforman daude film laburrak ikusgai, eta Facebook sare sozialean gustukoenei botoa emateko aukera ere luzatu dute.
Martxoan ekin zioten espainiar zinema independenteko zinegile aipagarrienen lanak zabaltzeari, eta ordutik programa zabala ari dira astero osatzen. Tartean badira ekoizpen euskal herritarrak ere: Asier Altunaren Zela Trovke (2013) eta Artalde (2010), Javier Rebolloren El equipaje abierto (1999), Maria Elorza eta Maider Fernandez Iriarteren Gure Hormek (2016), Borja Cobeagaren Éramos pocos, (2005), Ageda Kopla Taldeak sortutako Beti bezperako koplak (2016) eta Izibene Oñderraren Hezurbeltzak (2007).
Orain arteko astez-asteko programazioa kontsulta dezakezue, hemen.