Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Telmo Esnalen (1967) film berriak jendaurrearen arreta lortzen duen pieza horietarikoa da. Istorioaren magnetismoak ez ezik, baliatutako jantzi eta dantza mugimenduek hipnotikoa den pieza bat dute emaitza.

Telmo Esnalek bidaia liriko bat proposatzen digu Euskal Herriko herri baten historia dantzaren bitartez erakutsiz. Juan Antonio Urbeltz antropologo eta Koldobika Jauregi eskultorearekin batera lan egin zuen ikus entzunezkoa aurrera eramateko. Urbeltzen euskal historiaren teoriak, Jauregiren diseinuak eta Esnalen ikuspuntuak bat egiten dute filmean Urbeltzek, Marian Arregik eta Pascal Gaignek egindako musikarekin.

Telmok dantzari bezala eduki zuen esperientzia bere zuzendaritzan ikus daiteke. Duela asko bere bi pasioak: dantza eta zinema fusionatzeko ideia zeukan eta Urbeltzekin edukitako bilera batean horiek bi film luze batean fusionatzeko aukera posible ikusi zuen. Filmak 20 dantza ezberdin dauzka, loturik narratiba sortzen dutenak, aberastasuna dantza mota ezberdin guzti horiekin lortuta.

Filmaren errodaia zaila izan zen hainbat arrazoiengatik: batetik dantzarien kantitate eta malgutasun ezagatik eta bestetik urtaroengatik. Azkenean urte osoko estazioak filmean erakutsi behar zirelako. Esnalek zazpi urte baliatu zituen filma osatzeko: denbora asko finantzaketa bila eta ikerketan.

Dantzaren aberasgarritasuna, filmean zehar nagusia, film bera internazionalizatzen du, dantza bera lengoaia propioa bilakatuz: kultura eta herrialde ezberdinetara helduz. Esnalek aipatzen duen moduan herrialde guztiek dantza daukate bereizgarri, baina Euskal Dantzek beste herrialde askotako dantzekin ezaugarri komun asko dauzkate.

Film osoa bidaia baten moduan egituratua dago. Estazioak pasatzen dira eta horrekin mendeak ere. Dena lotzen duen hori dantza izanik. Istoria aurrera doan heinean dantzek aldaerak jasotzen dituzte eta janzkera eta koloreek bereak egiten dituzte ere.

Film osoaren protagonista dantza bera dela azpimarratzen du Esnalek. Inguruak pisu handia hartzen du, guztiz mutua den filmean. Pertsonaien koraltasunak musikarekin bat egin eta dantzak sortzen duen irudiak ikuslearen begirada gidatzen du.

Hau ez da Esnalek zuzentzen duen lehenengo pieza, baina bai intimoki zuzendu duen nabarmenena. “Aupa Etxebeste” (2005), “Urteberri on, amona!” (2011) eta “Kalebegiak” (2016) bere filmografiaren adibide dira. Film berri honetan bat egin ditu bere bi pasio nagusiak, “Dantza” filma poesia bisual bat bilakatuz.