Felicia neskatila umezurtzaren ametsa jarraitzen duen Ballerina (Éric Warin eta Éric Summer, 2016) filma estreinatuko du ETB3k, euskaraz, datorren maiatzaren 8an.

Felicia neskatila umezurtz bat da, ausarta, eta amets bakarra du: dantzari bilakatzea. Ametsa egia bihurtzeko bidean, Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Paris hiriburu magikoan.

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, 2017an Hego Euskal Herrian euskaraz estreinatu zuten bigarren pelikula izan zen, eta arrakasta itzela lortu du nazioartean. Modu goxo eta iradokitzailean kontatuta, esperantzarako bidea zabalduko die etorkizunarekin amesten ari diren haur konfinatuei.