COVID-19 birusak etxean geratzera behartu gaituen honetan, ikus-entzunezko hainbat lan denon eskura utzi dituzte kulturgileek. Izar Films ekoiztetxea, adibidez, sare sozialetan film labur bana partekatzen ari da egunero.

Euskal Herriko ekoiztetxeek bat egin dute gizarte mailan hainbat kultura eragile eta zentrok martxoaz geroztik hartu duten erabakiarekin. Hala, Izar Films taldea bere katalogoko lanak sare sozialetan partekatzen hasi da. Besteak beste, Arantza Ibarrak zuzendutako June (2018) eta Ane Urkiolaren Zea Bingo! (2015) jarri dituzte dagoeneko ikusgai.

Ibarraren lanak 10 urte dituen June neskatila bakartia du protagonista. Bere osaba-izebarekin bizi da baserrian eta egunak pasatzen ditu bere kabuz, baserriko animaliekin jolasean edo bere irudimen bizia praktikan jarrita asmatzen dituen jokoetan. Bere lagunengana herrira joatea baino nahiago izaten du egunero kanpo- santura joatea. Bertan sekretu bat gordetzen du…

Urkiolaren film laburrak Londres Hoteleko harrerako emakumeak bingoarekiko duen pasioa kontatuko du. 25 istoriok osatzen duten Euskal Harriaren ABD proiektuaren parte da lana non Euskal alfabetoko 26 hizkietako hizki bana jorratzen duen zuzendari bakoitzak bere atalean.