Bira Produkzioak taldeak Sans Nom Sarea (2019) dokumentala Kanaldude telebistan estreinatuko du. Apirilaren 25ean emango dute, eta ostean, nahieran zerbitzuan egongo da ikusgai bi astez.

1942an, II. Mundu Gerra bete-betean, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. H artean, Mendibe eta Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… gaiak jorratuko ditu Sans Nom Sarea dokumentalak.

Bira Produkzioak taldeko kideek egindako azken lana da, koronabisuraren krisiaren ondorioak pairatu dituena: “Gaur egun lantzen ari garen proiektuetan eragina izateaz gain, itxialdia, dagoeneko amaituak genituen proiektuen zabalkundean ere eragina izaten ari da”. Hala ere, Kanaldude telebista izango dute bidelagun, izan ere, Sans Nom Sarea lanaren estreinaldia bertan egingo dute.

Emanaldia apirilaren 25ean izango da, eta ostean, Kanaldude telebistaren Nahieran zerbitzuan egongo da ikusgai bi astez. Maiatzaren 11n, gainera, Bira Produkzioak taldeak bere Vimeo kanalera igoko du dokumentala.

0