Covid-19ak sortutako osasun krisiaren aurrean hartutako segurtasun neurri eta dekretuak medio, Eusko Jaurlaritzaren administrazio prozeduren baldintzak eta epeak aldatuko dituztela zabaldu zuten orain aste batzuk. Bada, bi astez luzatu du Espainiako Gobernuak salbuespen egoera, eta Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dute ere beraien administrazio prozedurak eta abian dauden laguntzen epeak luzatu egingo dituztela.

Martxoaren 14an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialak COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera dekretatzen duen 463/2020 Errege Dekretua . Zehaztutako neurrien artean, ondorengoa jasotzen du hirugarren xedapen gehigarriak: “Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eten egingo dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu honen edo, hala badagokio, haren luzapenen indarraldia bukatzen den unean”.

Bada, hartutako neurriak, besteak beste, martxoak 17an argitaratzekoak ziren garapenerako laguntza deialdiari eragin zion. Izan ere, dirulaguntzak hilaren 18an sartu ziren indarrean, baina epe-muga maiatzaren 25era arte luzatuko da.

Horrez gain, aldaketak eragingo ditu ere martxoaren 17an amaitzekoa zen gidoien idazketarako laguntzen epean. Kasu honetan, apirilaren 29ra arte luzatu dute deialdia.

Bilatu abian dauden deialdiak eta eguneratutako epeak, hemen. Gogoan izan, ordea, behin-behineko neurri eta aldaketak direla, eta egoera aldatu hala eguneratu daitezkeela