Zinema-industria independenteari elkartasuna adierazteko eta haren eskariari erantzuteko asmoz, bat egin dute Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko (SSIFF) zuzendariak eta Christian Jungen Zuricheko zinema-jaialdiko (ZFF) zuzendari artistikoak. Aurrerantzean, azoka zinematografiak egingo dira haien ardurapeko zinemaldietan.

Urrats hori komunitate zinematografikoak agertoki berrietan modu independentean finantzatutako proiektuen merkatu bat babesteko eta sortzeko egindako ahaleginaren emaitza da. “Zinemaldia ohiko baldintzetan egin badaiteke, osasun-agintarien baimenaz betiere, edizio honetan, aukera eman nahi diegu hasera batean beste zinema-jaialdietarako hautatuak izan ziren filmak, erosle eta banatzaileen aurrean aurkeztuak izateko, eta, bide batez, nahiko genuke ere profesional hauek, munduko industriako konpainietako ordezkariek Donostia Zinemaldiaren dimentsioa, programazioa eta industriari zuzendutako ekimenak ezagutu ditzatela”, azaldu du Rebordinosek.

Austineko South by Southwest jaialdian (SXSW) eta Tribecako zinema-jaialdian emateko hautatu ziren filmez osatutako programazioa eskainiko diete mundu osoko erosleei lehenekoz Donostiak eta Zurichek. Bi jaialdiekin elkarlanean, CAA Media Finance: Donostia eta Zurich salmenta-merkatu bihurtzeko ekimena gidatzen ari da, nazioarteko agentzia, atzerriko salmenta-konpainia, banatzaile, finantzatzaile eta erosleen partzuergo bat bilduko dituena, eta Wild Bunchek eta FilmNationalek babestuko dutena.

Hala, ondo bidean, Austineko South by Southwest jaialdian (SXSW) eta Tribecako zinema-jaialdian emateko hautatu ziren filmez osatutako programazioa eskainiko diete mundu osoko erosleei lehenengoz Donostiak eta Zurichek. “Bizi dugun egoera latz honek zinema-jaialdi tradizionalei eta zinema independentearen industriari ere eragiten die. Ekoizpen nabarmen askok ez dute lantaldeak eta aktore taldeak merezi duten estreinaldia izango; horregatik, pozik lagunduko diegu erosleentzako emanaldiak antolatzen, Donostiako lagunekin batera”, adierazi du Christian Jungenek. “Garrantzitsua da zinema independentea indartzea eta filmei estreinaldian laguntzea, sari-sasoirako. Zurich munduko finantza-hiriburuetako bat da, zinema-merkaturako leku bikaina, giro lasaian negozioak egiteko azpiegitura zabala baitauka”.

Filmen emanaldiei buruzko xehetasunak aurrerago jakinaraziko dituztela iragarri dute.