(H)emen kolektiboak espainiar estatuko ikus-entzunezkoetan dabiltzan beste sei elkarteekin batera adostutako manifestua zabaldu du COVID-19 pandemiak eragindako alarma egoeraren inguruan. Grupo Interterritorial de Igualdad en el Audiovisual 50/50 para 2025 taldearen babespean sinatu dute testua.
Zinema industrian lan egiten duten 1000 profesionalek “elkartasun sare indartsu bat ehuntzea” aldarrikatu dute koronabirusaren krisiari aurre egiteko asmoz. Hala, agintariek alarma egoera ezarri duteneik ikus-entzunezko sektoreko emakumezkoen elkarteek bat eginda lan egitea erabaki dute Grupo Interterritorial de Igualdad en el Audiovisual 50/50 para 2025 taldearen babespean dibertsitatean, inklusibitatean eta berdintasunean oinarritutako industria bat sendotzeko asmoz. Hala, konfinamendu egun hauetan maila pertsonalean zein profesionalean elkartasunez aurrera egiteko sarea eratu dute.
Datozen asteetan ikus-entzunezkoen, zinemaren eta animazioaren industriako profesionalen egoera nolakoa den aztertuko duen erradiografia bat bultzatuko dutela adierazi dute, krisi egoerak epe ertain eta luzean izango dituen eraginak azalduz.
Komunikatuaren sinatzaileak (H)emen kolektiboa, AAMMA, AMMA, DONA I CINEMA, VISUALS eta MIA dira, eta testua hemen irakur dezakezue.