Konfinamenduko bigarren astea bukatzear dela, Kortovirus Filmesta jaialdia antolatu dute Ramon Zabalegi eta Laura Morin artistek. Koronabirusaren krisiak eragindako itxialdia eramangarriago egiteko asmoz, sorkuntzari tokia egin nahi izan diote, horregatik, etxean grabatutako film laburrak galdegin dituzte. Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 5a da, igandea.
Agintariek ezarritako alarma egoerak Moskun harrapatu zituen Zabalegi eta Morin, eta bertan filmatu zuten Quiero salir de aquí film laburra. Adiskieekin partekatu ostean, jaialdi txiki bat antolatzeko ideia otu zitzaien, eta hala jaio da 1. Kortovirus Filmfesta. Gehienez, 2 minutuko lanak sortzeko deia zabaldu dute, eta hasiera batean martxoak 28a baino lehen aurkeztu behar baziren ere, beste astebetez deialdia luzatzea erabaki dute.
Etxean bezala inon ez da lehen ediziorako aukeratu duten gaia, partaide bakoitzak nahibeste lan bidal ditzake coronafilms2020mail.com helbidera. Zinemaile profesionalek zein amateurrek parte har dezakela azpimarratu dute, hau da, edonork: “Zuen laburmetraiak etxean eskura duzuen edozerekin grabatu. Beldurrik gabe parte hartu. Sorkuntza da gure botika!”.
Lan guztiak sare sozialtan partekatuko dituzte eta horiek baloratuko dituen epaimahaiaren berri ere eman dute. Leire Apellaniz zinema ekoizle bilbotarrak eta zehazteke dauden beste bi profesionalek osatuko dute. Irabazleek Kortovirus Filmestaren biagrren edizioko gaia aukeratzeko ohorea ziango dute. Bestalde, ikusleek lan jakinen bat nabarmentzen dela ikusten badutem publikoaren saria ere banatuko dutela aurreratu dute.