COVID-19aren agerpenak probokatutako larrialdi egoerak Hego Euskal Herriko zinema-aretoen jarduna eten du. Etxeko zein nazioarteko bainatzaileak egoerarekin kargutu, eta atzera egin dute filmak bide konbentzionaletik estreinatzearen erabakiarekin. Horietariko askok, egutegian atzera egin eta maiatza/ekainerako aldatu dituzte aurkezpenak. Beste batzuek, ordea, kanal berrietara egin dute salto.

Bada, gaurtik aurrera streaming plataforma nagusietan ikusgai izango diren film berrien aukeraketa bat duzue ondorengoa:

Hogar

Javier Muñoz publizitate exekutibo arrakastatsua zen, baina langabezian urtebete eman ondoren, berak eta bere familiak dagoeneko ordaindu ezin dituzten etxebizitzak utzi egin beharko dituzte. Egun batean, Javierrek bere lehengo pisuko giltzak gordetzen dituela konturatuko da, eta bertan bizi den bikote gaztea zelatatzen hasiko da. Pixkanaka, Javier jabe berrien bizitzan sartuko da, galdu duen bizitza berreskuratzen saiatuz…

.

Crip Camp: A Disability Revolution

60ko hamarkadaren amaieran eta 70eko hamarkadaren hasieran Woodstocketik oso gertu izan zen nerabe ezinduentzako udako kanpamendura joan zirenen bizitzari buruzko dokumentala da.

James Lebrecht eta Nicole Newnhamek zuzendu dute eta ikusleen saria eskuratu du aurtengo Sundace zinema jaialdian.

.

Uncorked

Elijahek sommelier izan nahi du. Haren aitak, ordea, familiaren negozioan parte har dezan nahi du, Memphiseko erretegi ezagunenean. Lortuko al du bere ametsa betetzea?

Ikusi hemen NETFLIXeko estreinaldi guztiak

La hija de un ladron

Sarak bakarrik eman du bizitza osoa. 22 urte eta haurtxo bat ditu, eta anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin familia arrunt bat osatu nahi du. Bere aitak, Manuelek, urteak eman ditu kanpoan, baina espetxetik aterako da eta seme-alaben bizitzara itzultzea erabakiko du. Sarak badaki bere planetan oztopo handia izango dela, eta erabaki zail bat hartuko du: aita berarengandik eta anaiarengandik aldentzea. Opera prima. (FILMINen ere ikusgai)

.

Le Jeune Ahmed

Jean Pierre eta Luc Dardennek idatzi eta zuzendutako azken lana da. Ibilbide luzea dute anaiek Belgikako gizartea aztertzen, eta oraingo honetan puri-purian dagoen gai bati helduko diote. Ahmed (Idir Ben Addi) 13 urteko gazte bat da, baina bere burua harrapatuta ikusiko du Youssouf (Othmane Moumen) iman militanteak helarazitako ideien eta bizitzarekiko pasioaren artean. Louise (Victoria Bluck) ezagutuko du Ahmedek, eta bere egunerokotasuna guztiz aldatuko da. (FILMINEN ere ikusgai)

.

Il traditore

80ko hamarkadan mafiak Sizilian gerra odoltsua abiarazi zuen heroinaren kontrola bereganatzeko asmoz. Tommaso Buscettak (Pierfrancesco Favino) baina, Rio de Janeirora alde egingo du familairekin, ez baitago la Cosa Nostrak hartutako erabakiekin ados. Brasilgo gobernuak Italiara estraditatuko du eta Giovanni Falcone (Fausto Russo Alesi) epailearekin kolaboratzea erabakiko du, siziliarrak traizionatuz. Herrialdea astindu zuen gertakaria izan zen Marco Bellocchio zuzendari italiarrak zinemara eraman duen hau. (FILMINEN ere ikusgai)

.

La odisea de los giles

Argentinan, gil esaten diete on puskei, inuzenteei eta, aldi berean, nolabaiteko arduragabekeriaz jokatzen dutenei. Halakoak dira Buenos Airesko herri bateko biztanleak. Beren aurrezki guztiak banku batean sartuko dituzte nekazarien kooperatiba bat sortzeko asmoz, etorkizuna aldatuko diela uste dutelako. Iruzur baten ondorioz, diru guztia galduko dute.

Bertako futbolari mitiko bat, Perlassi, buruan dutela, justizia beren kabuz ezartzea erabakiko dute zortzi gil hauek, eta beren bizitzako gaurik legendarioena biziko dute. (FILMINEN ere ikusgai)

Ikusi hemen MOVISTAR+ -eko estreinaldi guztiak.

 

Matthias & Maxime

Haurtzaroko bi lagunek elkarri musu eman beharko diote unibertsitaterako film labur bateko filmaketak hala eraginda. Musua eman ondoren, biek ala biek beraien benetako sexu-lehentasunak zeitzuk diren hausnartzen hasiko dira.

Matthias & Maxime Xavier Dolan bere dimentsio pertsonal eta autobiografikora itzultzen duen filma da, zuzendariaren lehen ekoizpenak gogora ekartzen dituena. Haurtzaroko bi lagunen arteko desira sexual zapalduaren kontakizun zintzoa, zentzuzkoa eta azpimarragarria, eta era berean, helduaroan beren bizitzari norabidea emateko modurik aurkitzen ez dutenen belaunaldi-erretratuan oinarritzen da.

.

El hombre que diseñó España

Trantsizio garaian Espainiaren irudia birdiseinatu zuen Jose Maria Cruz Novillori buruzko dokumentala da. Correos, Renfe, PSOE, Banco de España eta Endesa, Repsol, Ante 3 Radio eta El Mundo bezalako enpresen diseinuak sortu zituen, baita El espíritu de la colmena, Los lunes al sol eta El sur filmen kartelak ere.

.

Emma Peeters

Parisen hainbat urtez aktore bihurtu nahian ibili ondoren, bere buruaz beste egitea erabakiko du  Emma Peetersek 35 urte beteko dituen egunean. Onerako edo txarrerako baina, Alex Bodart ezagutuko du, laguntza eskainiko dion hileta-ponpetako zuzendari bitxi samarra.

.

Jeannette, l’enfance de Jeanne d’Arc

Frantzia, 1425. urtea. Ehun Urteko Gerra bete-betean, zortzi urteko Jeannettek Hauviette lagunari esango dio ezin diola gehiago eutsi ingelesek eragiten dioten sufrimenduari. Madame Gervaise moja neskatoarekin arrazoitzen saiatuko da, baina Jeannette prest azalduko da armak hartu eta Frantziako inperioaren salbazioa lortzeko. Bere fedeak gidatuta, Jeanne d’Arc bihurtuko da.

.

The Death of Stalin

1953ko martxoak 2an jazotako heriotza batetik abiatzen da filma. Gizon baten heriotza. Josef Stalin da gizona, sobiertar politikaria, SESBeko bigarren buruzagi gorena. Kartak ondo jokatuz gero, zuk bete dezakezu hutsunea.

Filma satira bat da, hileta elizkizuna ospatu baino lehenagoko egunen ingurukoa. Borrokaz beteriko egunak izango dira, manipulazioak, xantaiak, traizioak… hain da erakargarria boterea…

Ikusi hemen FILMIN-eko estreinaldi guztiak.