NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia 2019an ospatutako lehenengo edizioko filmak doan ikusteko aukera eskaintzen ari da. COVID-19 gaitzak bultzatu ditu antolatzaileak neurria hartzera: “Helburua birusari aurre egitea eta itxialdia eramangarriagoa bilakatzea da”.

Martxoaren 20az geroztik, Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak doan ikusgai jarri ditu Iruñean 2019ko irailaren 29tik 31ra bitartean egin zuten zinema jaialdiko zenbait pelikula. Zinemaldiko antolatzaile, zinegile, ekoizle eta banatzaileek elkarrekin adostutako neurria da, eta COVID-19 birusaren hedapena geldiarazteko sortu diren ekimenekin bat egiteko pentsatu dutela adierazi dute.

Jaialdiko lehen edizioan lehiatu ziren filmak ikusi ahal izateko esteka bat ahalbidetu dute webgunean eta zinemazaleek bertan aurkitu ahal izango dituzte 2019ko sail ofizialeko saioak eta lanak.

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiko antolatzaileek uste dute “laster gaindituko dugula egoera hau”, eta espero dute normaltasunez garatu ahal izango dutela 2010ko irailaren 3tik 5era bitartean ospatzekoa den NIFF zinemaldiaren bigarren edizioa.