Bitabe – Bideo Talentu Berriak programak 2019ko sari banaketan finalista izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek egindako hamabi film laburrak ikusgai jarri ditu bere webgunean. Fikziozko, animaziozko, dokumental eta sormen lanak apirilaren 12ra bitartean erakutsiko dituzte BitaBE artxiboan.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) eta UPV/EHUko Arte Eder eta Gizarte Zientzietako fakultateek lankidetza akordio baten bidez jarri zuten martxan 2018an BITABE – Bideo Talentu Berriak programa. Urteroko hitzordua izateko bokazioz sortu zuten, ikasleen topaleku bilakatu eta sormena bultzatzeko asmoarekin. Sariketa itxura eman zioten, eta modu horretan, ikasleek beraiek sortutako ikus-entzunezko proiektuei ikusgarritasuna bermatu, eta aldi berean balioan jartzeko agertokia bilakatu da.

Martxoaren 13az geroztik, Bideo Talentu Berriak 2019 edizioko hamabi finalistak ikusgai karri dituzte Bitabe artxiboan:

  • Le Petit Mort (Andrea Landaluce Florido, Ana González Telleria, 2017) – 4’23”
  • Edonork ez luke (Enara Gartzia Elkoroaristizabal, Ainhoa Olaso Sopelana, 2018) – 15′
  • Azken otsoa (Iker Maguregi, 2018) – 11′
  • Ellas (Nuffart kolektiboa, 2017) – 2’35”
  • Nido de Aguilas (Jon Zurimendi, 2016) – 6′
  • Deconstrucción (Paula Gomez, 2015) – 15′
  • Glitch (Liben Svaart, 2018) – 3’12”
  • Un poeta en la ciudad (Itziar Beltrán de Guevara, 2017) – 3’37”
  • Miraila (Arminyxe Animazio taldea, 2018) – 7’28”
  • She referees; arbitran; arbitras (Irene Herrero del Valle, 2017) – 20′
  • Stimulated Simulation (Jaime Venegas Toledo, 2017) – 5’20”
  • Ziren (Aitzol Saratxaga, 2017) – 6’28”