Urriaren 15etik 22ra bitartean egingo duten  Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiko antolatzaileak ikusegi soziala lantzen duten filmen bila hasi dira. Hamabigarren edizioa ospatuko du aurten zinema jaialdiak, eta maiatzaren 1a izango dute sortzailek beraien lanak bidaltzeko epemuga.

KCD GGKEk – Cultura, Comunicación y Desarrollo elkartearen ekimena da Bilboko Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia. Komunikazioa eta Kulturaren bitartez, gizartearen garapena, kulturartekoa eta, oro har, iraunkorra sustatzea du helburu eragileak, eta zinema jaialdia da horretarako darabilen tresna. Aniztasuna zein giza erantzukizuna berezko duten filmak biltzen ditu urtero jaialdiak, zirkuitu komertzialetan nekez ikus daitezkeen izenburuak, alegia, eta lau ardatz tematikoren gainean eraiki dute: garapen iraunkorra, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta genero ekitatea.

Hamabigarrena izango den edizioaren prestaketa lanetan hasi dira, eta hura osatuko duten lanak bidaltzeko epea ireki dute dagoeneko. Munduko edozein herritako lanak aurkeztu daitezke deialdira, nazioa edo jatorria edozein izanik ere. Interesatuen eskura jarri dituzte parte hartzea oinarriak, eta izen emate orri bat zabaldu dute ere.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen.