COVID-19aren agerpenak probokatutako larrialdi egoerak Hego Euskal Herriko zinema-aretoen jarduna eten du. Etxeko zein nazioarteko bainatzaileak egoerarekin kargutu, eta atzera egin dute filmak bide konbentzionaletik estreinatzearen erabakiarekin. Horietariko askok, egutegian atzera egin eta maiatza/ekainerako atzeratu dituzte aurkezpenak. Beste batzuek, ordea, kanal berrietara egin dute salto.

Bada, gaurtik aurrera streaming plataforma nagusietan ikusgai izango diren film berrien aukeraketa bat duzue ondorengoa:

NETFLIX

El hoyo

Gizarte kritika baliatuz, ikuslea inguru distopiko batean barneratu du zuzendariak istorioa. Bi pertsona mailako. Maila-kopuru ezezagun bat. Plataforma bat janariarekin, eta bertatik elikatu beharko dira guztiak.

Goian daudenean gehiegi pentsatzen duten horietako bat zara? Edo behean daudenean ausardiarik ez duten horietako bat? Horretaz beranduegi jabetuz gero, ez zara zulotik bizirik irtengo…

Sitgeseko zinema fantastikoaren jaialdian lehenbizikoz aurkeztu zutenetik, arrakasta ugari pilatu du, han eta hemen, Galder Gaztelu-Urrutiaren proposamen ausartak.

Ikusi hemen Sara Hernandez Askasibar kritikariak filmaren inguruan idatzitakoak

.

Ultras

Napoli. 50 urte betetzear da Sandro, eta hiriko futbol taldearen Apache zale ultren burua da. Bizi oso bat zelaian, pasioa, bortxa eta norgehiagoka lagun, balore apurtezin batzuen izenean. Lehenbiziko aldiz, ordea, bizitza lasaiago bat eramatearen premia sentituko du: harreman afektiboak josi, eta akaso, familia bat sortzekoa.

Angelo, aldiz, 16 urteko nerabea da. Gaztea, errebeldea. Etxekoengandik urrun, Apacheengan topatu du komunitatea erakitzeko jendartea, eta Sandro bilakatu du erreferente.

.

Uncut gems

Howar Ratner New Yorkeko auzo aberats batean kokatua dagoen bitxi-denda baten jabea da. Hiriko dirudun eta pertsonaia famatu gehienak diamantez hornitzen baditu ere, nekez heltzen da hilabete amaieran faktura guztiak ordaintzera. Gutxi balitz, zulo ekonomiko larria probokatuko dion lapurreta bati egin beharko dio aurre.

 

Ikusi hemen NETFLIXen estreinaldi guztiak.

 

MOVISTAR +

Georgetown

Ulrich Mott (Christoph Waltz) AEB-ko kanpo politikarako egundoko egitasmoak dituen igotzaile eszentriko eta apetatsua da, edo hala uste du berak. Plan horiek aurrera eramateko bere bikotekidearen laguntza izango du, Elsa Brecht (Vanessa Redgrave), Mott jauna gizartearen gorenean kokatua izateko estrategikoki aukeratutako kazetaritza lana egiten duen emakumea.

Edozein egoeretako erantzukizunak asumitzeko talentua du Ulrich Mott eszentrikoak, izan ardura militar edo politikoak: badaki noiz eta nor engainatu behar duen bere helburuak lortzeko bidean. Bere sorginkerien gaineko immunitatea duen bakarra Elsaren alaba da, Amanda (Annette Bening). Izan ere, bere amaren neurrira iristen ez den gizon hitzontzi horren atzean maltzurkeria hautematen du.

.

Madre

Izen bereko film laburraren egokitzapen luzea egin du Rodrigo Sorogoyen zuzendariak. Elena protagonistak Frantziako hondartza batean galdu zuen Ivan semea. Denbora bat igaro denean, Elena hondartza horretan bizi da, eta argi izpiak somatzen hasi da tunelaren amaieran.

Film labur formatua arrakasta pilatu zuen filmak, emaitza ezin hobea du ere iraupen luzeko formatuan.

.

Les Miserables

Stéphanek delinkuentziaren aurkako brigadarekin bat egingo du Montfermeilen, Parisko aldirietako ekialdeko auzo batean. Eskarmentu handiko bi kide ezagutuko ditu bertan, Chris eta Gwada, eta auzoko taldeen arteko liskarren berri izango du horien bidez.

Malin jaiotako Ladj Ly frantziar zuzendariaren lehen lana da, eta Epaimahaiaren Sariaren irabazlea eskuratu zuen Cannesko azken zinema-jaialdian (ex aequo Bacurau filmarekin).

.

The Secret Life of Pets 2

Aldaketa eta bizitza ohitura berrietara egokitu beharko du Max protagonistak: Katie, jabetzat duen gizakia, ezkondu egin da, eta hori gutxi balitz, lehen animaliari eskaintzen zion denbora ematen dio estreinatu berri duen amatasunari.

Eredu berrira egokitzeko egingo duten familia bidai batean, Rooster ezagutuko du, eta beldurrak gainditzen ikasiko du bere laguntzarekin.

.

Frozen II

Non dute jatorria Elsak jaiotzez eskuratutako botere bereziek? Heltzear dago erantzuna, eta herrialde osoa mehatxupean jarri du dagoeneko.

Anna, Kristoff, Olaf eta Sven kideekin batera, bidaia arriskutsu bezain ahaztezin bat egiteari ekingo dio printzesa protagonistak. Istorioaren lehen atalean haren beldurra ezagutu genuen, ondoegi menperatzen ez zituen botereen horien indarra gehiegizkoa izan zitekeelakoan; oraingoan, ordea, indar nahikoa izango ez ote duenaren kezka nagusituko da.

Ikusi hemen MOVISTAR+ -en estreinaldi guztiak.

FILMIN

Gloria Mundi

Gloria txikiaren jaiotza ospatzeko Marseillan biltzen den familia bati buruz jarduten du filmak. Poztasunez hartzen duten gertakaria baldin bada ere, bizitzaren gogortasuna eta datozen garaien gordintasuna agerikoak dira. Gloria txikiaren osabak, ordea, zorigaiztoko egoeratik aterako dituen negozio aukera ikusiko du.

.

Love Me Not

Armada internazional bateko erregimentu oso bati gizon misteriotsu baten zaintza-lana egokitu zaio. Pentsakera eta iragarpen subertsiboak izateagatik desertu erdian kokatua dagoen segurtasun handiko espetxe batean atxilo dute gizon hau. Antipas Komandantearen alabari, Salomé soldaduari, gatibua zaintzea tokatzen zaionean presoarekiko garatuko duen obsesioak ezusteko ondorioak ekarriko ditu, bai andre zein gizonari.

 

Ikusi hemen FILMIN-en estreinaldi guztiak.