COVID-19 gaitzak gizartean izan dezakeen hedapena murrizteko neurriak direla medio kultura erakunde eta zentro nagusiek beren jarduna etetea erabaki dute agintariek alarma eta osasun larrialdi egoera ezartzearekin batera. Hala, aurreikusita zituzten zinema jaialdi, emanaldi, ziklo eta egitasmoak ez dira gauzatuko.

Kalean egin ezin denak, baina, Internetera egin du salto, eta kultura erakundeek itxialdiari aurre egiteko eta  herritarrak asetzeko bideak proposatu dituzte. Argitalpen honetan Euskal Herriko kultura-eragileek  ahalbidetu dituzten doako baliabide eta jarduerak bilduko ditugu, etxean zinemaz gozatzen jarrai dezazuen. Koronabirusaren krisia dela eta, euskal zinema industriarekin lotura duten albisteak ere atal honetan kontsultatzeko aukera izango duzue.