Covid-19ak sortutako osasun krisiak behartutako segurtasun neurri eta dekretuak medio, Eusko Jaurlaritzaren administrazio prozeduren baldintzak eta epeak aldatuko dituztela iragarri dute. Behin-behineko erabakia izago da, salbuespen egoerak irauten duen bitartean luzatuko dena.

Martxoaren 14an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialak COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera dekretatzen duen 463/2020 Errege Dekretua . Zehaztutako neurrien artean, ondorengoa jasotzen du hirugarren xedapen gehigarriak: Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eten egingo dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu honen edo, hala badagokio, haren luzapenen indarraldia bukatzen den unean.

Bada, hartutako neurriak, besteak beste, gaur, martxoak 17, argitaratzekoak ziren garapenerako laguntza deialdiari eragingo dio. Izan ere, laguntzak bihar sartuko dira indarrean, baina epe-muga maiatzaren 4ra arte luzatuko da.

Horrez gain, aldaketak eragingo ditu ere gaur amaitzekoa zen gidoien idazketarako laguntzen epean. Behin betiko neurri gisa, apirilaren 1a arte luzatu dute deialdia.

Bilatu abian dauden deialdiak eta eguneratutako epeak, hemen.