Martxoko ostegun eta igandeak zinemari eskainiko dizkiote Getxoko Algorta auzoan, izan ere, San Nikolas plazan dagoen Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan haur eta helduentzako zineforumak egingo dituzte. Film labur zein luzeak pantailaratu eta industriako profesionalek gidatutako debateak antolatuko ditu Zinebarri zineklubak.
Maiatza bitartean herritarrei zinema programazio berezia luzatzen ari dira Muxikaberri zentroan. Ostegunetan, 20:00etan, Zinemabarri zineklubak europar zein Espainiako estatuko zinemagintzei arreta berezia eskainiko dioten genero ezberdinetako filmak emango ditu, denak ere nazioarteko jaialdietan sariak jaso dituztenak izango dira. Jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpidatziekin izango dira saioak, eta gonbidatuekin solasaldia egongo da gero. Sarrerak 3,5 euro balio ditu.
Etxeko txikienei zuzendutako Zinematxiki hitzorduak, aldiz, igandeetan izango dira, 12:00etan, eta 2,50 euro balio du sarrera bakoitzak.
Jarraian martxoan emango dituzten filmak eta datak:
- Martxoak 12 (osteguna): Un coche cualquiera (Dacid Perez Sañudo, 2019) film laburra eta Il traditore (Marco Bellocchio, 2019) film luzea. ZINEBIko zuzendari izandako Ernesto del Río izango da gonbidatua.
- Martxoak 15 (igandea): Turuleka oiloa (Eduardo Gondell, Victor Monigote, 2020). Animaziozko filma da, eta euskaraz emango dute.
- Martxoak 22 (igandea): Manou (Andrea Block, Christian Haas, 2017) animaziozko filma.
- Martxoak 26 (osteguna): Exam (Sonia K. Hadad, 2019) film laburra eta Le Jeune Ahmed (Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne, 2019) film luzea. Santos Zunzunegui zinema ikertzailea eta unibertsitate irakaslea izango da gonbidatua.
- Martxoak 29 (igandea): Solan & Eri: Misión a la Luna (Rasmus A. Sivertsen, 2018) animaziozko filma.