Zabala, iklusiboa eta euskalduna, martxan da 2020ko Laburbira! Martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean ospatuko da zirkuitu ibiltaria, eta 9 film labur izango dira urte honetako protagonistak, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak.

Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herriEuskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza euskarazko ikus-entzunezko sortzaileei bultzada emateko egitasmoak antolatzen. Besteak beste, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Benito Ansola beka, urteko euskal ekoizpenak biltzen dituen Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia film laburren rallya egiten dituzte, baita Laburbira ere, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria.

Bada, helburu birekin jarduten dute Laburbira zirkuituaren antolakuntzan: euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzea. 2020ko martxoaren 9tik apirilaren 8ra ospatuko dute, eta horretarako 2019an zabaldutako deialdian jasotako 27 proposamenak aztertu, eta bederatzi film labur aukeratu dituzte. Euskaltzaleen Topaguneko Laburbirako antolatzailea den Johana Olabarriaren esanetan, “Azken denboraldi honetako ikus-entzunezkoen urrezko denboraldiak argi erakusten du euskarazko lanen kalitatearen gorakada, eta beste urte batez, honen erakusgarri izango da Laburbira”., Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa izaten du zirkuitu honek.

Iaz bezala emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, izan ere zirkuitu ibiltaria osatzen duten 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira. Hauetariko batzuk hasiberriak badira ere, Janire Etxabe, Maitane Eyheramonho edota ikus-entzunezkoen ikasle taldea, badaude eskarmentu handiko sortzaileak ere, hala nola, Kristina Zorita, Yolanda Mazkiaran eta Amaia San Sebastian.

Honako film labur hauek osatu dute 2020ko Laburbira:

Proiekzio eta solasaldiak

Martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean, XVII. Laburbirak 33 herri bisitatuko ditu, euskarazko ikus-entzunezko harrobitik maila handiko 9 altxor zabalduz. Sestaon emango diote hasiera eta Izarrako Kultura Etxean egingo da azken emanaldia, tartean Bizkaiko, Gipuzkoako, Araba, Nafarroako hainbat herrietatik ibiliko da, baita euskal mugetatik harago ere, Paris, Londres, Valentzia eta Valladolid hirietan. Ikusi HEMEN proiekzioen egitaraua.

Filmak proiektatzeaz gain, zenbait herritan zuzendariek film laburra egiteko prozesua eta bizi izandakoak azalduko dizkie publikoari zuzen-zuzenean. Publikoaren eta zuzendarien arteko elkarrizketak sortuz.

Ondorengoa duzue solasaldien egutegia:

  • Euskaltzaleen Topagunea (Gau Beltza):, Larraintzar (martxoak 25) eta Gaubea (martxoak 27)
  • Amaia San Sebastian: (Tigre bat): Usurbil (martxoak 15) eta Deba (martxoak 27)
  • Ibon Iza Totorika (Mamarro): Dima (martxoak 13) eta Areatza (martxoak 27).
  • Yolanda Mazkiaran (Kateak): Hernani (martxoak 25) eta Irun (martxoak 27).
  • Janire Etxabe (Harria Herria): Getxo (martxoak 16), Larrabetzu (martxoak 22), Antzuola (martxoak 24), Arespalditza (martxoak 27), Ermua (apirilak 2) eta Izarra (apirilak 5)