Mark Cousins zinegileak zuzendutako Women Make Film: A New Road Movie Through Cinema dokumentala proiektatuko dute blokeka banatuta, BilbaoArte Fundazioaren egoitzan. 960 minutu ditu lanak, eta zazpi astez, astelehenero atal bana emango dute ArtHouse Zineman. Guztira, hamalau saio egingo dituzte, eta emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera librea da toki guztiak bete arte.

«Zinemari buruzko film gehienetan, gizonezko zuzendariak baino ez dira agertzen, beraz, hau erreplika bat da. Zine eskola bat non irakasleak emakumeak diren. Filmaren asmoa, Diagillevek Cocteauri esan zion bezala, “harritzea” da. Zineman berdintasuna defendatzea bidezkoa eta beharrezkoa da. Borroka horretan, emakumezko zuzendari handiak ospatu behar ditugu, eta zuzenbidez dagokien kanonean sartu, zinema-historialarien esku baztertuak izan direnak: gehienak gizonak. Zuzendariak istorio horren zati bat baino ez dira (gidoilariak, ekoizleak eta aktoreak ere badaude, noski), baina ezjakintasun handia dago, eta itsutasun handia filmak zuzentzen dituzten emakumeekiko. Gure zinta ausartak itsutasun horri aurre egiten dio». Mark Cousins.

40 kapitulutan banatutako eta 14 ordu irauten dituen dokumental erraldoia Sevillako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen Cousins zuzendariak. Hamahiru hamarkadatan zehar filmatutako lan erraldoia da  mundu osoko emakumezko zinegileen lana jaso du ekoizpenean The Story of Film: An Odyssey (2011) proiektuaren jarraipen eta osagarri gisa, eta aurki Filmin plataforman ikusgai egongo da.

Tilda Swinton, Jane Fonda, Adjoa Andoh, Kerry Fox, Thandie Newton, Sharmila Tagore eta Debra Winger zinema-arloko emakumezko profesionalek gidatuko dute road-movie itxura duen bidaia zinematografiko hau. Bizitza, maitasuna, politika, umorea eta heriotza xehatu eta aztertuko dituzten filmei egingo zaie errepasoa, zinemaren historia berreginez.

BilbaoArte Fundazioan zazpi saio prestatu dituzte, binakako blokeka sailkatuta. Guztira, hamalau daude. Hitzorduak astelehenetan finkatu dituzte,19:00etan, ArtHouse Zineman.

Emanaldien egitaraua kontsulta dezakezue, hemen.