La ola verde (Que sea ley)
Juan Solanasek zuzendutako La ola verde (Que sea ley) filmak Argentinan ematen ari den abortua legeztatzeko borroka kontatuko du. 5.000 kilometrotik gorako bidaia, biktimen testigantza ausartak eta borroka horretan funtsezko izan diren emakumeen ahotsa.
Donostia Zinemaldiko 67. edizioan aurkeztu zuen Solanasek filma, eta TVE-Beste Begirada Saria irabazi zuen. Ikusi hemen Ines Arrue kideak idatzitako kritika.
.
Bloodshot
Rising Spirit Technologies konpainiak Bloodshot ezizenez ezaguna de Ray Garrison (Vin Diesel) berpiztuko du nanoteknologiaren erabileraren bidez. Memoria berreskuratzeko borrokan ari den bitartean, amnesikoa bihurtu zuen istripuaren aurretiko egoerara itzultzen saiatuko da Ray. Valiant komikian oinarritutako filma da Bloodshot, Dave Wilsonek zuzendutakoa.
..
The Rhythm Section
Stephanie Patrick (Blake Lively) protagonistak bere familia galduko du hegazkin istripu batean. Gertakaria ikertzeari ekingo dio orduan, impultsiboki. Egia deskubritzeko eta bere familia mendekatzeko misio arriskutsu bat igaro beharko du.
Mark Burnellek idatzitako eleberri batean oinarrituta dago Reed Moranok zuzendutako filma.
.
The Perfect Candidate
Wadja (2012) lanak izan zuen harrera onaren ostean, Veneziako Mostran aurkeztu zuen Haifaa Al-Mansour Saudi Arabiako lehen emakume zinegileak bere bigarren film luzea.
The Perfect Candidate filmak Saudi Arabian nagusi diren arau matxisten aurka borrokatzeko kanpaina bat abiatzea erabakiko duen emakume baten istorioa kontatuko du. Emakumeak diskriminatzen dituen portaera sozialei eta familiaren presioei aurre egingo die protagonistak.
.
Onward
Fantasiazko mundu batean girotuta, Ian eta Barley Lightfood, bi anaia elfo nerabe, munduan oraindik magia pixka bat ba ote dagoen deskubritzeko abentura batean murgilduko dira. Dan Scanlonek zuzendutako eta Pixar etxeak ekoiztutako animaziozko filma da.
.
Invisibles
Gracia Querejeta zinemagile madrildarraren azken lanak lagunak diren Julia (Adriana Ozores), Elsa (Emma Suárez) eta Ameliaren (Nathalie Poza) bizitza du mintzagai. Elkarrekin irteteko erabakia hartuko dute, hasiera batean kirola egiteko aitzakia zuten hitzorduak behar bilakatuz. Pixkanaka-pixkanaka beraien arteko adiskidetasuna idilikoa ez dela konturatuko dira, badirela elkarri ezkutatzen dizkioten sekretuak.
.
Harriet
Virginiako estatuan (AEB) eta Gerra Zibileko testuinguruan girotuta dago Kasi Lemmonsek zuzendutako lana, eta esklabotzatik askatzea lortu zuen Harriet Tubmanen (Cynthia Erivo) afroamerikarraren istorioa kontatuko du. Lan egiten duen eremuko kideek jipoi ikaragarria eman ondoren, Tubmanek bere etorkizuna izan litekeena amestuko du, Jainkoaren mezu zuzenak direla pentsatuz. Amets horietan bere askatasuna ikusiko du, baita gainerako erreprimituena ere. Hala, esklabo gehien hegoaldetik askatu zituen pertsonetako bat bihurtuko da iparraldeko estatuetara ihes egitea ahalbidetuko dien lurpeko trenbideari, ibilbideei eta etxe sekretuetako ezkutalekuei esker.
.
Le meilleur reste à venir
Gaizki-ulertu handi baten ostean, haurtzaroko bi lagunek galdutako denbora berreskuratzeko ahal duten guztia egitea erabakiko dute, izan ere, biek uste izango dute kideari hilabete gutxi batzuk baino ez zaizkiola geratuko hil aurretik.