Nafarroako Filmotekak argitu du martxoko programazioa, izan ere, hilabetean zehar ikusi ahal izango diren filmen berri eman du. Hitzordu interesgarri ugari prestatu ditu bost ataletan banatuta: Saio bereziak, Nafarroako Filmoteka, Arrazismoaren kontrako zinema, zinema poloniarrari eskainitako zikloa, Ezinbesteko zinema eta Ikuspuntu Fokua. Emanaldiak 20:00etan izango dira nagusiki.

ARRAZISMOAREN KONTRAKO ZINEMA

Politika Migratzaile eta Justiziako departamentuak, Nafarroako Filmotekaren laguntzarekin antolatu duen zikloa da, martxoaren 21ean arrazismorik gabeko egunaren ospakizuna dela eta aurrera eramandakoa. Hiru film proiektatuko dituzte 19:30ean, eta emanaldi bakoitzaren ostean gonbidatu bereziek hartuko dute hitza:

  • Martxoaren 2a, astelehena: The Visitor (Tom McCarthy, 2007)
  • Martxoaren 9a, astelehena: Extranjeras (Helena Taberna, 2003)
  • Martxoaren 16a, astelehena: La bahía del odio (Louis Malle, 1985)

EZINBESTEKO ZINEMA

Nafarroako Filmotekan sendotutako zikloetako bat Ezinbesteko Zinema da, modu ordenatuan Zinemaren Historian arrasto gehien utzi duten filmak berreskuratzen dituena. Bederatzigarrenez antolatu dute, eta hamarkada bakoitzeko saio bat eskainiko dute.

  • Martxoaren 4a, asteazkena: Mi vida como un perro (Lasse Hallstrom, 1985)
  • Martxoaren 11, asteazkena: El rey pescador (Terry Gilliam, 1991)
  • Martxoaren 18a, asteazkena: La casa de las dagas voladoras (Zhang Yimou, 2004)
  • Martxoaren 25a, asteazkena: La lección (Kristina Grozeva eta Petar Valchanov, 2014)

IKUSPUNTU FOKUA

Tacita Dean britainiar artistaren filmak, marrazkiak eta bestelako lanak oso originalak dira. Bere azken erretratu zinematografikoek adierazten dutena ezin dute adierazi ez pinturak ez fotografiak. Nahitaez zinemaren bidez adierazi beharrekoak dira. Eta Deanek iragana aintzat har dezakeen bitartean, haren arteak saihestu egiten du ezein ikuspuntu akademiko. Deanen artea historiaren, denboraren eta lekuaren zentzuak darama eskutik, argiaren kalitateak eta filmaren beraren esentziak. Artistaren lan sotil baina asmo handikoa uneko egia da; filma bitarteko gisa eta gizabanakoaren sentsibilitatea.” – The Frith Street Gallery.

  • Martxoaren 5a, osteguna: His Picture in Little (2017) / Providence (2017) / Edwin Parker – Cry (2011) / Portraits (2016).

ZINEMA POLONIAR GARAIKIDEA

Madrilgo Polish film Instituten laguntzarekin elkarlanean antolatutako zikloak gaurko zine poloniarraren egoera aurkeztu nahi du. Egungo Poloniaren ekoizpen zinematografikoaren aniztasuna aztertuko dute fikziotik dokumentalera, proiektatuko dituzten lan independente eta komertzialek.

  • Martxoaren 6a, ostirala: 53 guerras (Ewa Bukowska, 2017)
  • Martxoaren 13a, ostirala: El día luminoso (Jagoda Szelc, 2017)
  • Martxoaren 20a, ostirala: La aldea de las vacas nadadoras (Katarzyna Trzaska, 2018)
  • Martxoaren 27a, ostirala: El mayordomo (Filip Bajon, 2018)

NAFARROAKO FILMOTEKA

Zinema historia gogoratzeko eta helarazteko tresna bikaina izanik,  Nafarroarekin lotura duten lanak pantailaratuko dituzte sail honetan. NAPAR erakundearekin elkarlanean antolatu dute zikloa.

  • Martxoaren 12a, osteguna: Basque Selfie (Joaquín Calderón, 2018)

BESTE SAIOAK

  • Martxoaren 23a, astelehena: Café de París (Edgar Neville, 1943)
  • Martxoaren 26a, osteguna: Ace in the Hole (Billy Wilder, 1951)

Informazio gehiago, hemen.