Gasteizko zinemagile gazteek hiriaz duten irudia biltzen du Begirada film kolektiboak. Gauekoak eta Iris Audiovisual elkarteen ekimenez osatu berri dute, eta bihar estreinatuko da, 36. Euskal Zinemaren Astearen baitan.

Orain hiru urte ekin zioten lanari, proiektu komun baten bidez, hiri talentu eta profesionalek elkarren berri izan eta beren lana ikusgarri egiteko urratsak eman asmoz. Iris Audiovisual elkarteak hartu zuen gidaritza, eta zinemagile gazteak bilatu zituzten: “Bakoitza bere testuingurura eraman du proiektua, eta hala, alor ezberdinak lantzen dituzten piezek -prekarietatea, arrazakeria, LGTBI+ kolektiboa…- osatu dute proietua.

Marino Pardo, Jose Uruñuela, Julen de la Serna eta Sara Mauleon izan ziren pieza bana egiteko lehen hautatuak,  eta deialdi publiko baten bidez hautatu zituzten gainerako parte-hartzaileak: Ainhoa Ordoñez, Jorge Moneo Quintana, Maitane Carballo eta Yago Mateo, hain zuzen.

Gasteizko zinemagile gazteek hiriaz duten irudia bildu dute Begirada film kolektiboan. Bbihar, hilak 29, Gasteizko Euskal Zinemaren Astearen 36. edizioaren testuinguruan estreinatuko da. Emanaldia 19.30ean hasiko da, Vital Fundazioaren kultur aretoan.