Egutegi aldaketa dela eta, Zine eta Kultura Askeko CCDonostia jaialdia udaberrian egingo dute aurrerantzean. Lanak aurkezteko epea martxoaren 31n bukatuko dela iragarri dute antolatzaileek. Bidalitako ekoizpenek Creative Commons lizentzia izan behar dute.

 

Udazkenetik udaberrira egin du salto Zine eta Kultura Askeko Zinemaldiak, baina orain arteko espiritu eta ildo bera izaten jarraituko du. Creative Commons lizentziapean sortu eta zabaltzen diren lanak biltzen eta eskaintzen dituen jaialdia da Donostian antolatzen dena. Hala, ikusleei film luze eta laburren sorta oparoa eskaintzeaz gain, mahai-inguruak, hitzaldiak eta foroak antolatzen dituzte. 2013ean sortu, eta VIII. edizioa izango da aurtengoa.

Martxoaren 31a baino lehen bidalitako ekoizpenek Creative Commons lizentzia eduki behar dute. Hala ez balitz, baina irekitzea aurreikusita izanez gero, aurreikusitako irekiera-data duen fotograma bat gehitu beharko dute sortzaileek dokumentuan. Zinema jaialdia ez da lehiakorra, beraz, ez du inolako saririk banatuko. Lanak edozein hizkuntzatan aurkez daitezke.

Informazio gehiago, hemen.