Martxoaren 2tik 7ra bitartean Iruñean ospatuko da Punto de Vista jaialdia. Rabih Mroué artista libanoarrak gidatutako hiru jarduera, X Films-en 10. urteurrena eta Punto de Vista Labs elkarrizketa sail berria izango ditu osagai nagusiak, eta online bidez edota Baluarteko txartel leihatilan eskura daitezke ekitaldi guztietarako sarrerak.

Jaialdi honen 14. edizioko Sail Ofizialean, hamabost herrialdetako hogeita hiru lanek hartuko dute parte, eta hemezortzi film labur eta bost luze izango dira ikusgai. Beste sei sailek osatuko dute, gainera festibala. Errealitatearen ezagutza bultzatuko sustatuko dute guztiek, bere funtsean, ez-fikziozkozko zinemaren ospakizun bat den jaialdian: Atzera Begiradak, Anne Charlotte Robertsonen monografiko bat, Ute Aurand, Helga Fanderl, Renate Sami zinemagile alemaniarrei eta Jeannette Muñoz zinemagile txiletarrari eskainitako ziklo bat, eta An Oceanic Feeling gaia biltzen dituena; DOKBIZIA, hainbat diziplinatako artistak elkartuko dituena, errealitatearekin dituzten harremanak elkarren artean trukatzeko; Punto de Vista Labs topaketak, jakintza eta sormen kolektiboa trukatzeko espazio gisa; foku garaikideak, nazioarteko zinemagile esanguratsuetako batzuei begiratzeko Punto de Vistak eskainitako saio monografikoak; saio bereziak, hainbat programa eskaintzen dituena, hala nola X Films, Paisaia – Euskal Herriko zinemagileen topaketa edo Barbara Hammer-i egindako omenaldia; eta, amaitzeko, hezkuntza programa, jaialdia publiko berriei irekitzeko hazten jarraitzen duena.

X Films nabarmendu da horien artean. Hamar urte urte bete ditu aurten deialdiak, eta aukera ematen dio jaialdiari erakusle izatearen rol tradizionaletik ikus-entzunezko obra baten ekoizle izatera igarotzeko. Proiektu hau sortu zeneko bi premisek bere horretan eutsi diote urteen igarotzeari: aukeratutako obren sormen kalitatea eta Nafarroak horietan duen paper garrantzitsua. Maddi Barber zinemagilea aukeratu zen iaz bere proposamen artistikoa garatzeko, Gorria filma, eta jaialdian estreinatuko da.

Gainera, beste gune bat ere izango da jaialdia nazioartekotzeko eta Nafarroari aitortza egiteko. Bruselako Cinematek erakundeak 2020ko Punto de Vista jaialdian proiektatutako izenburuen aukeraketa bat programatuko du bigarren urtez jarraian. Zikloa apirilaren 25ean eta 26an egingo da, eta Garbiñe Ortega bertan izango da.

Nafarroako ikus-entzunezkoen ordezkaritzaren ildoan, nabarmendu den beste saila Paisaia da. Sail horretan, Euskadiko eta Nafarroako dokumentalen ekoizpeneko film berrienak eta arriskatuenak aurkeztuko dira bertan, splorazio estetiko eta narratiboko ariketa ireki gisa planteatzen diren obren erakusketa gisa. Aurten, izenburuen aukeraketak hainbat galdera eragingo ditu memoriaren kontzeptuaren inguruan, zinemagile bakoitzak adiera desberdinak landuko baititu: memoria intimoa, familiakoa, kolektiboa, historikoa. Obrek sakondu egiten dute gizakiek memoria kontakizun gisa finkatzeko duten premian, edo filmaketaren eta idazketaren bitartez manipulatzekoan.

Sarrerak salgai
Jaialdiko proiekzio eta jarduera guztietarako sarrerak salgai daude jada webgunean eta Baluarteko txartel leihatilan. Horrez gain, jaialdiak iraun bitartean, aparteko leihatila bat jarriko da Baluarteko atondoan. Sarreren prezioa 3 eurokoa da, Planetarioko saioak (5 euro) eta Civivox Condestablekoak (doan) salbuetsita.

Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago, hemen.