“Hamaika modu bizitzeko, sentitzeko eta maitatzeko”. Horiek aldarrikatuko ditu Bilboko ZINEGOAK- Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Hain zuzen, hori saiatu dira islatzen martxoaren 8ra bitartean atondu duten programazioan.

500 bat obra jaso dituzte film labur, fikziozko film luze eta dokumentalen eta proposamen eszenikoen artean, eta errealitateak jorratzen dituztenak izan dira nabarmen. Aurreko edizioan programazio ofizialaren egiturak (FIK, DOK eta KRAK atalen sorrerak) izandako harrera eta funtzionamendu onaren ondoren, jaialdiak proiekzio-dinamika berdinari eutsi dio ere 17. edizioak. Lehen astean, fikzioa izango du ardatz, Bilborocken, Golem zinemetan eta Bilbao Arte fundazioaren ArtHouse Cinema aretoan; eta bigarren astean, berriz, dokumentalek hartuko dute protagonismoa. Jarduerak Bilborocken antolatuko dira, eta bestelako ekintza osagarriak egingo dituzte ere.

Helburua sexu-orientazioaren gaia baino harago joatea izango da, sexu-identitatearen arloan gehiago sakondu eta atal berriak jorratzea. Honekin, besteak beste, oraindik nahiko ezezaguna den cis kontzeptua ezagutzera eman nahi dute, trans terminoa normalizatu eta ikusgarri bilakatzeko asmoarekin.

Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin elkartu gara, eta berak azaldu digu 2020ko edizioaren ildoa.